Hondartzen zaintza – 2021 udaldia

Zaintza lanak asteburu honetan hastekoak ziren, betiere eguraldiaren arabera eta batere on ez denez, zaintza ez da larunbat honetan hasiko.

  • Asteburuetan, 2021eko maiatzaren 17tik ekainaren 4ra bitarteko aldian, 12:00etatik 19:00etara (eguraldiaren arabera),
  • 2021eko ekainaren 5–6ko eta 12-13ko asteburuetan, 12:00 orenetatik 19:00 orenetara (eguraldiaren arabera),
  • Egunero, 2021eko ekainaren 19, larunbatetik 2021eko ekainaren 30 bitarte, 11:00etatik 19:00etara,
  • 2021eko uztailaren lehenetik 2021eko abuztuaren 31ra, 9:30etik 19:00etara,
  • 2021eko irailaren lehenetik 12ra, 11:00etatik 19:00etara,
  • 2021eko irailaren 18-19 eta 25-26 asteburuetan, 12:00etatik 19:00etara,
  • 2021eko irailaren 20tik Omiasainduko oporraldiko azken egun arte (azaro hastapena): asteburuetan (eguraldiaren arabera).

Hondarraitz hondartzaren Dunba Harrien aldean:

  • egunero, 2021eko ekainaren 26 larunbatetik 2021eko irailaren 5 igande arte, 11:00etatik 19:00etara.

Oharra: bainua goialdean banderatxo urdinak dituzten «BAINU MUGA» dioten  bi taulen artean bakarrik da zaindua

EREMU ARAUTUA

Herriko hondartzetan eremu bat antolatu da, 2021eko maiatzaren 17tik irailaren 26ra bitarterako, «EREMU ARAUTUA» deitua.

Eremu hori «DUNBA HARRIETATIK» «ZOKOBURUKO» digaraino hedatzen da. Bi zaintza eta sokorri gunek kudeatzen dute:

  • Hondarraitzeko mendebaldeko sokorri gunea (lehengo BALEA), ZOKOBURUKO digatik «LA CROISIERE» bizitegietarainoko zatia zaintzen duena (Itsas etorbidearen 2. zk.),
  • Dunba Harrietako sokorri gunea, «LA CROISIERE» bizitegietatik (Itsas etorbidearen 2. zk.) Dunba Harrien arteko zatia zaintzen duena.

Itsasoan 300 metro sartzen da, marea den egoeraren arabera kalkulatuz.

Erreferentziazko agindua: 323-2021

Navigation de l’article