Hôpital marin AP-HP itsas ospitalea: eraikin bat Huntington eritasuna dutenentzat

Martin Hirsch, Assistance publique-Hôpitaux de Paris deitu erakundearen zuzendari nagusiak, Benoît Elleboode, Akitania Berri Eskualdearen Osasun Agentziaren zuzendariak, Delphine Bart, Hôpital marin AP-HP itsas ospitalearen zuzendariak eta Kotte Ecenarro auzapez eta Lurraldeko Ospitale Kontseiluaren lehendakariak ireki dute, arratsalde honetan, 12 oheko lehen unitatea, nerbio sistemaren eritasun neurodegeneratibo arraroa den Huntington eritasunaren artatzeko.

«Gure artera bilduz, Martin Hirsh zuzendariak Hendaiako lehen enplegatzailea dugun itsas ospitalearen sostengua adierazi digu», erran du Kotte Ecenarrok eta ospitale egitura gizatiarrago egiteko urraspidetik doan proiektu horretaz bozkariatu da. Langile guztiei eskertu die ere duten gaitasuna, borondate ona eta senideei egiten dieten laguntza. Beste 12 gelatako bigarren hegal bat 2022rako aurreikusia da.

Navigation de l’article