Ikusmen urrriko pertsonen autonomiaren alde: Valentin Haüy

Valentin Haüy elkartea asmo onez aritzen da itsuekin eta ikusmen urrikoekin, autonomo izan daitezen. 

Egun, 130 urte betetzen ditu lanean eta egunero ari da ikusmen arazoak dituztenen gizarteratze eta laneratzearen alde lanean.

Norentzat eta nolako eskuhartzeak

  • Adinekoentzat eta ezintasun bereziren bat dutenentzat, bai eta haien senideentzat: zure beharren arabera lagun zaitzakegu, gure jarduera hauekin, urririk:
    • Gizarte ekintzako jardunak
    • Autonomo izateko laguntza
    • Helgarritasunerako jardunak
    • Kultura jardunak, besteak beste gure entzunezko liburutegia 35 000 audiolibururekin
    • Formakuntza informatikan eta beste teknologia digitaletan

Laguntza eman nahi diguzu?

  • Baduzu denbora librerik? Zatoz gure taldera gure ekintzak azkartzeko partekatze giro batean!
  • Emaitza bat eginez lagun diezagukezu ere, «don en confiance» (fidantziaz eman) labela dugu.

Norengana jo?

Baduzu zeure herriko etxera jotzea, edo GEUZera edo zahar etxera, haiekin batera ari baikara informazio kanpaina egiten; bestela, zuzenean elkartera jo dezakezu ere.

Argibideak

Baionan
La Palisse bizitegiak – G eraikina – 25, Lestanqueteko bidea – 64100 – BAIONA
Telefonoa – Faxa: +33 (0)5 53 31 15 41
E-helbidea:

Gure webgunea (leiho berria)

Pauen
70, boulevard du Recteur Jean Sarailh – 64000 – PAU
Telefonoa: +33 (0)5 47 92 98 40
E-helbidea: 

Helgarritasunari buruzko gure orria

Navigation de l’article