Inauteria hurbil dugu… Jantziak presta itzazu

Besta Batzordeak Inauteriaren egitaraua aurkezten dizu.

Jantziak presta itzazu Hendaiako inauterian parte hartzeko datorren martxoaren 9an. Goizeko 11etan hasiz, Akelarre eta Mutxiko Elkartea taldeak Zokoburu aldea animatzen arituko dira eta 16etan abiatuko da desfilea, gurdiekin, bandekin (Muthiko Alaiak, Goloka, Zarpai Banda eta Patxaranga). Aurten, Zanpantzar desfilearen bitartean epaituko dute eta sutara emanen Herriko Etxearen aitzinean, ohi den bezala.

Aterpean, haurren askaria bitartean, gurasoek ere ukanen dute zer jan, taloekin, kruska patatekin… Ikastolak prestaturik, edo zer edan Lanetik Egina elkartearen ostatuan.

Eguna musika artean bukatuko dugu, Holako Deluxe taldearen kontzertuarekin, 20etatik gauerdira.

Programa ikus (leiho berria) (pdf - 1,88 MB - nouvelle fenêtre)

Programa

Otsailaren 19tik martxoaren 9rat

Hendaiako eskoletako haurrek eginiko masken exposizioa mediatekan

MARTXOAREN 9a LARUNBATA

  • 11etan: Lapurdiko Ihauteriak AKELARRE eta MUTXIKOko dantzariekin Sokoburuko merkatuan
  • 16etan: Desfilearen abiatzea Gaztelu Zahar frontoietik, Karrozak, Golokaren erraldoiak, Muthiko alaiak (Iruna), Patxaranga, Zarpai Banda eta ZANPANTZARREN AUZIAz osaturik
  • 17ak eta 30ean: Zanpantzarren suteratzea
  • 17ak eta 45ean: ZIRKOKO IZARRAK : Potxin eta Patxin pailazoen ikuskizuna errepublika plazan. Eta karpa azpian askari, ostatu eta txarangen animazioa.
  • 19etanARMI ARMA taldearen su-ikuskizuna
  • 20etan: Kontzertua Holako Deluxe taldearekin

Navigation de l’article