Intzurako jostalekua arauetan emanik

Herriak, bere jostalekuak arauetan emateko daraman bidean, Intzurakoa berriztatu du aurki. Leku oso onean kokaturik da, ama eskolaren ondoan, Richelieu karrikaren 102. zenbakian; 200 m2 zabal da eta 2tik 12 urte arteko haurrentzako da. 

Lanak lehendik ziren jostailuak aldatzea eta zola aldatzea izan dira. Lanen kostua: 50 000 € ZG. Hemendik egun batzuetara, piknikatzeko mahai-bankuekin ere hornituko dute lekua.

haurrentzako Jostaleku segurtatua

Lekua ongi pasatzeko lekua bada ere, haurrentzako arrisku bide izan liteke ere. Hala izanik, horko ingurunea eta horniketa segurtasun arauei jarraikiz antolatu dira, haurrek arriskurik ukan ez dezaten “normal edo pentsatzekoa den erabilera” eginez gero. Herrian dauden 8 jostalekuak udal zerbitzuek zaintzen dituzte eta erregularki kontrolatuak dira segurtasunaren aldetik.

hendaiarren bizi ingurunea hornitzea

Atseden leku hori Herriak biztanleen bizi ingurunea hobetu eta familia gazteei zerbitzu osagarria eskaintzeko nahiaren emaitza da. Halatan, bada, jostalekuen berriztapenak eta sortzeak hedatzen joanen dira heldu diren urteotan. Orio auzoan aurki jarri dugun jostalekuaren eta Intzurako honen berriztapenaren ondoren, beste bat ere sor genezake Dongoxenea auzoan etorkizunean eginen ditugun horniketen barnean.

Navigation de l’article