Izen-emateak Aisialdi Zentroetan udazkeneko oporretarako

Gaur egun, Ttiki Handi aisialdi zentroa (6/13 urtekoentzat) betea da eta ezingo du haur gehiago onartu opor horietan. Aldiz, beste egituren (ama eskolakoentzat) zuzendariak eta ludoteka zuen zain dira izen-emateko permanentzietan, zuen haurrek irri egiteko, handitzeko eta partekatzeko oporrak bizi ditzaten.

Udazkeneko oporretarako izen-emateko permanentziak honako hauek dira:

  • asteartetan 9:30etik 11:45era Haurtzaroaren Etxean eta Lizardi Txikin
  • asteartetan 14:30etik 17:30era Haurtzaroaren Etxean, Lizardi Txikin eta Ttiki Handin
  • asteazkenetan 8:00etatik 18:00etara Haurtzaroaren Etxean, Lizardi Txikin eta Ttiki Handin
  • asteazkenetan 14:30etik 17:30era Ludotekan, Geltokiko 1. mailako eskolan
  • ostegunetan 9:30etik 17:30era Haurtzaroaren Etxean
  • Beste egun eta orduetarako, otoi eskatu hitzordua egituren zuzendariekin.

Navigation de l’article