Jestu onak bero handien kasuan

Météo France-ek bero handiak iragartzen ditu datozen egunetan.

URGENTZIAKO DEI ZENBAKIAK: 15 – 18 – 112

JESTU ONAK

Giza gorputza berotasunari jarria delarik, erregulazio termiko mekanismo bat aktibatzen du tenperatura igotzearen konpentsatzeko (izerdia, odol jarioaren emendatzea, etab.). Gertatzen ahal da termo erregulazio mekanismo hori gainditua izatea, eta, ondorioz, berotasunari lotuak diren patologia batzuk agertzea buruko mina bezala, baita, gohaindurak, arranpa muskularrak, deshidratazioa ere. Arriskurik larriena berotasun kolpe baten ukaitea da, heriotza kausatzen ahal duena.

Zure osasunaren gaineko arriskuak berotasunaren lehen egunetik agertzen ahal dira.

Jestu sinple batzuk istripuak saihesten ahal dituzte. Gorputzaren oinazeak AITZIN prestatu behar da, nahiz eta jestu horiek xehekeriak bezala agertu.

Beroaldi garai honetan, babes zaitez.

  • Gune fresko batean egon
  • Ura edan
  • Alkohola saihestu
  • Behar bezala jan
  • Kanpoko leihoak hetsi egunean zehar eta leihoak ireki gauean
  • Gorputza busti ezazu
  • Zure hurbilekoen berriak hartu
  • Indar gabeko aktibitateak egin
  • Alditxar baten kasuan, 15era dei ezazu

BAINATZEA: KASU EMAN BERO HANDI HONEKIN!

5 OROITARAZTE ITOTZEEN SAIHESTEKO :

  • Bainatze gune zainduak fabora itzazu.
  • Burua busti ezazu, lepoa eta tripa ere bai, PROGRESIBOKI uretara sartuz.
  • Ez bainatu bainatze gune debekatuetan.
  • Bainatu aitzin, ez eman zure burua gehiegi eguzkitara.
  • Alkoholik ez kontsumitu bainatu aitzin.

XOK TERMIKOARI KASU EMAN!

Erne egon ura eta airearen tenperatura desberdintasunari.

Zergatik? Xok termikoa arriskatzen ahal duzu: konortea galtzen ahal duzu eta ondorioz ito zaitezke.

Zein dira abisu keinuak? Arranpak, hotzikarak, ikusmen edo entzumen arazoak, buruko mina, azkura, zorabio sentsazioa edo akidura intentsiboa.

Nola erreakzionatu xok termiko baten kasuan?

  1. Eskuekin keinuak egin eta laguntza galdegin.
  2. Uretik atera fite eta berotu zaitez.
  3. Seinaleak ez badira fite desagertzen, sokorriak dei itzazu.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Erreferentziazko webgunea aro iragarpenentzat: https://meteofrance.com/

Meteo alerten segitzeko:

Osasun kontseiluak: https://solidarites-sante.gouv.fr/sante-et-en vironnement/risques-climatiques/article/vagues-de-chaleur

Navigation de l’article