Kultura baimena abian

2022. urtearen hastapenaz geroztik, kultura baimena eskura dezakete Hendaiako 15 eta 18 urte arteko gazteek.

Zer da kultura baimena?

Kultura baimena kulturarako diru kopuru baten bidez 15 eta 18 urte arteko gazteak arte eta kultura lekuetara joatera eta kultura ondasunak kontsumitzera bultzatzeko Kultura Ministerioak daraman baliabide bat da. Diru kopurua urtean 20 eurokoa da 15 urte artekoentzat, 30 eurokoa 16 eta 17 urtekoentzat, eta 300 eurokoa 18 urtekoentzat.

Hasiera batean, Frantzia metropolitanoan edota itsasoz haraindian bizi diren 18 urtekoentzat zen, 2019ko otsailaren lehenean test aldi baterako abian eman zenean. Zenbait hiletako entseguaren ondoren, 2021eko maiatzaren 20an eman zuten ofizialki abian.

Nola balia?

Laguntza horren jasotzeko, «pass culture» aplikazioa telekargatu behar da telefono adimentsu batean edota ordenagailu batean. Ikasle bakoitzak bere kontu digital berea du kultura ondasunak eta kultura zerbitzuak zuzenean linean eskuratzeko. Nor bakoitzaren kontu digitala urtero kargatzen da. Kasu!: ematen diren diruak izendunak dira eta ezin zaizkio beste inori utzi.

Kultura baimena Hendaian erabiltzea

Hendaiako Herriko Etxeak eta Kultura Zerbitzuak beren kultura proposamenak aplikazio horretan zerrendatzea erabaki dute: filmak, ikuskizunak, kontzertuak, abonamenduak mediatekarako… Txartelak aplikazioaren bitartez erreserba ditzakete gazteek eta hala saldu txartelen dirua Herriari ematen dio, gero, Pass Culture sozietatearen bitartez.

Informazio gehiagorako, webgune hau ikus: Pass Culture

Navigation de l’article