Kultura denboraldi idekitzea

Hendaiako Herriak atsegin handiz ekinen dio, irailaren 9tik 12ra bitartean, 2021-2022 kultura sasoiaren irekitzeari.

Sasoi jori eta aniztunari ekiteko parada izanen da hor, lehen hitzordu horren gisara, zeinean lau arratsetan hainbat kontzertu, film, erakusketa eta abar eginen baitira herriko zenbait lekutan, hala aire zabalean nola kultura areto guztietan: mediatekan, Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean eta Variétés zinemagelan. Erreserba ezazu lekua (12. or.)!

Sasoi irekitze hori Hendaiako Herriaren eta Axut! kolektiboaren arteko elkarlanaren abiatze unea izanen zaigu ere. Hiru urtez, euskarazko antzerkia landuko da bereziki, batez ere gazteei zuzendurik.

Hitzordu bakoitzean, kultura sasoia aurkezteko besta une bat izanen da. 2021- 2022 kultura sasoian abonamendua hartu edo berritzeko balia ezazu. Abonamendu xartelarekin tarifa murriztuak ukanen dituzu… Eta bi ikuskizun aski zaizkizu txartelaren kostua berdintzeko (3. or.)!

Erregularki ikus itzazu gure webgunea, www.hendaye-culture.fr, eta gure Facebook orria, www.facebook.com/HendayeCulture, sasoiaren irekitzeari buruzko informazio guztiak hartzeko.

Irailean elkar ikusiko dugunaren itxaropenean.

Navigation de l’article