Kultura gure adinekoen leihoen beste aldean – II. EKITALDIA

Urriko birkonfinamenduaren karietara, Herriaren Kultura Zerbitzuak berriz ere ekin dio Haizpean zahar etxeko egoiliar eta langileentzako jarduera berriak eskaintzeari.

Lehen ekimena, iragan apirilean, oso ongi hartua izan zen. Orduan, lehen xedea bakardadea apurtu eta konfinamendu baldintzak hobetzea izan zen, giro oneko une bat partekatuz; oraingoan, berriz, udal kultura taldeak kultura ororen esku jartzen eta tokiko artistak sostengatzen dirau.

Eta naturaltasun osoz bildu dira guztiak, atsegin handitan, arratsalde honetan, azaroaren 20 ostiral honetan.

Branca konpainiak, oren erdiz eskaini digu hitzik gabeko antzerki eta adarrekiko dantzazko bere ikuskizuna «(Re-)Créons du lien !» izenekoa. Bakardadetik abiatu eta Bestea topatzeraino, Nicolas Julian poesiaz eta arintasunez aritu zaigu gure natura hauskorrarekiko lotura eskaintzen. Lotura sentikor bat nor bakoitzaren historiarekin.

Hurrengo hitzorduak hemendik egun gutxitara izanen dira Vents et Marées konpainiarekin, bere «La plage» ikuskizunaren zati bat eskainiko digularik, eta Rouge konpainiak, berriz, musikazko ikuskizun baten bidez emanen digu bere unibertso bereak partekatzeko aukera.

Navigation de l’article