Laborari “drivea”

 Laborari “drivea”: apirilaren 1etik martxan jarri diren antolaketa moldeak

COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatu ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin.

“Drive” delakoa asteazkenetan 9:00tik 12:00etara Errepublika plazan eta larunbatetan 8:30etik 13:30era Laranjondoen aparkalekuan iragaten da.

Ibilgailu guztien aparkatzea debekatua da:

– Errepublika plazan, 2. eta 30. zenbakien arteko zatian, asteazkenetan, 8:00etatik 12:30era,
– Laranjondoen aparkaleku osoan, larunbatetan, 8:00etatik 12:30era.

Zirkulazioa Errepublika plazan eta Laranjondoen aparkalekuan kontrolatuko da, udal zerbitzuek finkaturiko ibilbideetan.

Herri agindua ikus (frantsesez)(pdf - 496,03 KB - nouvelle fenêtre)

Ekoizleen zerrenda

EKOIZLEAPRODUKTUAKHARREMANETARAKOPRESENTZIA
EGUNA
HERASOA / LADUCHE BASERRIA TXAHALKI PAKETEAK KONTSERBAK0615442239ASTEAZKENEAN
ARRAINDEGIAARRAINAK0677940794ASTEAZKENEAN
GAEC GOXOANGASNA0621693475ASTEAZKENEAN
ALPES PYRENEESGASNA0606983626ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
SARL DUVIELLAFRUITU ETA BARAZKIAK0624248748ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
ELIZALDIATXERRIKIA0559372350ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
L’AILE OU LA CUISSEHEGAZTIKIAK0559938320 LARUNBATEAN
 XIRRIXTI MIRRIXTI / LARRONDOBARAZKIAK0682007960ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
ILMC ERRETEGIAERRETEGIA – JANARI-PRESTATZAILEA0676283190ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
 JOSÉOLIBAK – OLIBA SALTSA –  FRUITU LEHORRAK0633790322ASTEAZKEN ETA LARUNBATEAN
FERME DE MONTAGUTGIBEL GIZENA ETA HEGAZTIKIAK0681441674LARUNBATEAN
GUSTOKIEZTIA, GASNA ETA PASTA BIO0682222351LARUNBATEAN
GAEC TOLOSENIA / ANCHORDOQUYFRUITU ETA BARAZKIAK0676099589LARUNBATEAN
SARL Le Vivier du JacquetOSTRA OSTATUA0618095449LARUNBATEAN
Maite Urdaitegia / Maiana DURCUDOYIBAIAMA TXERRIKOA0769190555LARUNBATEAN
GAEC KANDURRIXOLAOSSAU IRATI BASERRIKO GASNA / JOGURTA / ZIKIROKIA / AXOA / GAZTANBERA0621808466LARUNBATEAN
GAEC GEROA ELGARREKINKRIAXERA AHATEKIA ERRETZEKO0683944766LARUNBATEAN
EDOUARD EXILARDBULAR BILDOSKI BIO MOZTUA ETA AIRERIK GABE PAKETATUA0771616403LARUNBATEAN
GAEC OSTIBARAOP OSSAU IRATI ARDI GASNA0787109484LARUNBATEAN
LE BON JARDINBARATXURIZKO PESTOA / TOMATE LEHORTUA / OREGANO EDO BASILIKO GUSTUKO OLIBAZKO OLIO GARBI APARTA0760141061LARUNBATEAN
SAFRAN LILIAAZAFRAIA / ERREXIMENTAK / AZAFRAIZKO ZIROPA / SAGAR ETA PIKO LEHORTUAK BIO / JELEETATIK EGINDAKO FRUITU OREAK0615657412LARUNBATEAN
BIZKAIA BASERRIATXAHALKIA 5 KILOKO PAKETETAN0678860103APIRILAREN 25ean BAKARRIK

Klikatu zerrenda deskargatzeko(pdf - 63,64 KB - nouvelle fenêtre)

Esku-orriak banatuak dira, oinezkoak eta autoak batera gertatzeko aukera emateko.

Asteazkenetan, Errepublika plazan

Larunbatetan, Laranjondoen aparkalekuan

Navigation de l’article