Lanerako leku partekatua proiektu eramaileentzak 

Bere egitekoen artean, Hendaia-Euskal Herriko Enplegua eta Jarduna Laguntzeko Zentroak (Lan-Eko) lanerako leku partekatu bat irekiko du laster Intzurako jardun eremuan (Garraio bitartekarien eraikina, Lekueder karrika 16, Hendaian).

Hendaian proiektuak daramatzatenak laguntzeko asmoz, laguntza zentroak jarduera bat sortu eta atxikitzeko proiektuetarako laguntza eta aholkularitza behar dituzten jendeak, kolektiboak eta enpresak har eta orientatzen ditu.

Enpresari, proiektu eramaile, elkartekide, langabe… hori, Hendaian lanleku baten xerka zara?  Zure errutina hautsi eta egunerokoan beste jendeak topatu nahi zenituzke?

Leku horrek bulego bat eskainiko dizu lanleku kolektibo batean, bai eta emari handiko interneta (zuntza), inprimagailua, kafe txokoa…

Laguntza zentroak leku hori zure beharren arabera antola dezan, arrapostua emaiozu, otoi, lineako galdetegi honi:

 Hendaiako lanleku partekatua

Laster arte!

Navigation de l’article