Lau ekintza emakumeen eskubideak ospatzeko

Martxoaren 8an, Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Egunaren karietara, Hendaiako Herriko Etxea, “Bagera, Nous sommes” elkartea eta “Gaztetxeko talde feminista” antolatu dira, Segurtasunaren aldeko eta Gaizkintzari Aitzina hartzeko Tokiko Batzordeak daramatzan ekintzen barnean, egitarau aberatsa proposatzeko.   

Honako liburu hauen aurkezpena: «Kontrako eztarritik» eta «Idazleen gorputzak»

Otsailaren 21ean, ostiralarekin, 18etan, mediatekan
Uxue Alberdik eta Eider Rodriguezek argitaratu dituzten bi obrak aurkeztuko dituzte eta feminismoak literaturan duen lekuaz mintzatuko zaizkigu. Euskaraz.

Monologoa «Bakean dagoena bakean utzi»

Martxoaren 4an, asteazkenarekin, 19etan, Hendaiako Gaztetxean, Enbata Hendaiako Gaztetxeak proposaturik,

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik sei mologo aurkeztuko dituzte honako gai hauekin: euskara, generoa, onomatopeiak, amatasuna, gorputzak, irainak eta hilekoak. Euskaraz.

Antzerkia euskaraz «Panpina»

Martxoaren 11n, asteazkenarekin, 19etan, Mendi Zolan kulturgunean.  Erika Olaizolaren obra; jokalariak: Leire Arenas eta Oier Guillane
​Noiz bilakatzen gara egunerokoan panpin? Zer gertatzen da panpin baten buruan? Noiz dugu begiratuak izateko beharra eta zergatik? Emakume bakoitza da panpina? Besteen soak panpin bilakatzen gaitu? Euskaraz.

Dokumentala: «Woman»

Martxoaren 18an, asteazkenarekin, Varietes zinemagelan, 19etan.  Egileak: Anastasia Mikova eta Yann Arthus-Bertrand
​WOMAN mundu mailako proiektua da, 50 herrialdetan 2000 emazteri hitza ematen diena. Anitz jende aurkezturik ere, gizateriaren erdia diren horien portreta egiazki intimista eskaintzen digu filmak. Frantsesez.

Zatozte haietan parte hartzera; zuen zain gaituzue!

Navigation de l’article