Lehen Eguberriko apainketa lehiaketa abian da.

Lehiaketarako izen-emateak bukatuak dira abenduaren 11tik. Zuetako anitzek erantzun dute, eta eskerrak ematen dizkizuegu horregatik.

Urte amaierako besten karietara, Hendaiako Herriko Etxeak, Hendaia Turismo & Merkataritza eta Besta Batzordearekin elkarlanean, balkoien, leihoen, etxeen eta lorategien eta saltegien erakusleihoen lehen lehiaketa antolatzen du 2020ko Eguberri bestetan.

Eguberri izpiritua bizi nahi? Lehiaketa honetan har ezazu parte eta zeure irudimena libreki hedatzen utz ezazu, betiere jarrera ekoarduratsuz arituz. Xahutze alperrik gabe, zure sormena baita sarituko! Astebetez, abenduaren 19tik 26ra, zure bizi ingurunea eta zure auzoa koloreztatuko duzu horrela.

Nork har dezake parte?

Lehiaketa herritar orori da zabalik, Herriko Etxean izena emanez gero.

Zein irizpide hartuko dira kontuan?

Epaimahaia hautetsiek, profesionalek eta biztanleek osatuko dute eta orrian aipatutako kategoria eta auzo bakoitzean eginen du sailkapena. (6 auzoak: Herri barnea > Hondarraitz > Lizardi/Dongoxenea/Orio > Irandatz/Olazo > Geltokia > Intzura). Honako hauek hartuko dira kontuan:

• Arte sena eta originaltasuna (asmamena/antolaketa)
• Energia aurrezteko ahaleginak (kontsumo urriko anpoilak…)
• Material birziklatuak edota naturalak erabiltzeko ahaleginak
• Apaindurak norberak eginak erosi ordez

Parte hartzaileak beren etxe aitzinak/baratzeak, gutxienik 2020ko abenduaren 19tik 26ra bitartean apaintzera engaiatzen dira. Apaindurak karrikatik ikusgai izanen dira. Epaimahaia abenduaren 19 eta 26 arteko tartean pasako dira. Epaimahaia ez da jabego pribatuetan sartuko.

Emaitzak eta sariak

Lehiaketaren emaitzak abenduaren 29 asteartean emanen dira jakitera Herriaren webgunean eta irabazleei telefonoz edota e-postaz emanen zaie horren berri.

  •  Kategoria eta auzo bakoitzeko lehenak 50 € irabaziko ditu Hendaia Merkataritzaren opari txeketan
  •  Hendaiako Herriaren sari nagusia,150 € Hendaia Merkataritza opari txeketan

Txeke horiek onartzen dituzten Hendaiako merkatarienean baliatu ahalko dira (ikus jokabidea hemen: www.hendaye-commerces.com), 2021eko ekainaren 30 bitartean (ezin dira truka edo dirutan jaso).

Parte hartuko dutenek onartzen dute egin dituzten apainketen argazkiak egin dakizkien eta Hendaiako Herriaren komunikazio euskarrietan argitaratuak izateko baimena ematen dute.

Araudi osoa Herriko Etxean edo Herriaren webgunean: www.hendaia.eus

Araudi osoa irakurri

Araudi hau Herriko Etxean kontsulta daiteke.

Navigation de l’article