Martxoaren 8a, Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko eguna dela eta

Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko egunaren karietara, Herriak Tokiko Bizitzan Emakumeen eta Gizasemeen arteko Berdintasunerako Europar Gutuna sinatuko du martxoaren 8an.

Urraspide honekin, udala ekintza plan bat prestatzera engaiatzen da, honako ardatz hauen inguruan:

  • Erabakigune orotan emakumeek eta gizonek orekatuki parte har dezatela eta orekatuki ordezkaturik izan daitezela
  • Gainerako bereizkeria faktoreak ere kontuan har eta haien aurka borrokatzea
  • Sexuaren araberako estereotipoak ezabatzea
  • Berdintasunaren gaia herriak garatzen dituen ekintza, politika eta diruztapen orotan sartzea, bereziki enplegatzaile gisa egiten dituenetan.

Ohartarazte egun horren zain, Bagera-Nous Sommes elkarteak Emakumeen Mundu Ibilaldia antolatu du eta haren bi une garrantzitsu Hendaian izanen dira.

Otsailaren 27an, larunbatarekin

  • 12:30: Avenida zubira txalaparta soinuaz lagundurik heltzea. Zarys-ek eginen duen fresko baterako ehunak biltzea.

Martxoaren 6an, larunbatarekin

  • 10:00 eta 16:00 orenen artean: Ibilaldiaren bururatzea. Zarys artistak parte hartze bidezko freskoa eginen du Avenida zubiaren gainean.

 

 

Navigation de l’article