Maskara janztea baitezpadakoa da: argitaratu da prefetaren agindua

Prefetaren 64-2020-09 – 14-008 aginduak departamentuko zenbait leku publikotan maskara janztera behartzen du eta gure herrirako honako neurri hauek ditu ezartzen:

1.artikulua 2020ko irailaren 15etik goiti eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, hamaika urtetik gorako pertsona orok jantzi behar du babes maskara honako leku publiko hauetan guztietan (karrikan, aire zabaleko leku publikoetan); hemen aipatuko diren leku horiek osasun egoeraren bilakaeraren arabera alda daitezke.

Honako karrika hauek zedarritzen dituzten eremuetan (karrikak ere barne):

​Hondartza aldea

Itsas etorbidea, Erlaitzeko bidea, Pohotenia karrika, Antsoenia karrika, Arrosa-landare karrika, Leclerc jeneralaren etorbidea (hegoaldean), Txingudi badiako etorbidea (iparraldean), Laranjondoen karrika, Floridako kaia.

​Herri barnea-geltokia sektorea

Beltzenia karrika, Subernoa karrika, Bianteneko bidea, Enperadore hiribidea (mendebaldean), San Martzial karrika, Pausu karrika, De Gaulle jenerala hiribidea (ekialdean), Arrantzaleen karrika, De Gaulle jenerala hiribidea (ekialdean, Txingudi badiaren hiribideraino).

Eremua

​Gogoan har beste neurriak ere

2. artikulua  Irailaren 15etik goiti eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, baitezpadakoa dute maskara janztea Pirinio Atlantikoetako departamentuko aire zabaleko merkatu orotan, zabalik diren ordutegietan, 11 urtetik gorako pertsona guztiek.

3. artikulua Irailaren 16tik eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, maskara jantzi behar dute 11 urtetik gorakoek Pirinio Atlantikoetako departamentuko ikastetxe guztien inguruetan eta haur txikien harlekuen inguruetan (haurtzaindegiak), 50 metroko eremu batean.

Maskara jantzi behar dute ere, 11 urtetik gorako guztiek, Pirinio Atlantikoetako departamentuko campusetan eta goi mailako irakaskuntzako ikastetxeen inguruetan, 50 metroko eremuan.

5. artikulua Irailaren 15etik eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, maskara jantzi behar da Pirinio Atlantikoetako departamentuko kiroldegien inguruko 150 metroko eremu batean, profesionalen topaketak hartzen diren garaietan. Maskara jantzi beharra topaketa hasi baino bi oren lehenago hasten da eta topaketa bururatzen den unetik bi oren betetzean bukatzen da.

Irailaren 15etik eta 2020ko urriaren 17 arte, data hori ere barne, maskara jantzi behar da amateur kluben lehiaketak egiten diren Pirinio Atlantikoetako kiroldegien inguruko 50 metroko eremuan. Maskara jantzi beharra lehiaketa hasi baino orenbete lehenago hasten da eta lehiaketa bururatu den unetik orenbetera bukatzen da.

7. artikulua Agindu honek ezarri maskara janzteko beharra ez zaie ezartzen duten ezintasun bereziren batengatik dispentsa egiten dien mediku agiria daramatenei, betiere 2020ko uztailaren 10eko 2020-860 dekretuaren ernaskinak dakartzan birusaren hedapena ekiditeko osasun neurriak hartzen dituztelarik; ez zaizkie ere ezartzen kirolean ari direnei (oinez korrika, txirrindaz) ez eta erretzaileei ere.

 

Navigation de l’article