Maskara janzteko beharra martxoaren 23a arte luzatua da

Eguraldi onak ibilalditxoak egitera gonbidatzen du. Hala izanik ere, ez ahantz babes keinuak egiten jarraitu behar duzuela eta maskara janztea oraindik ere baitezpadakoa dela Hondarraitz aldean eta Herri Barnean.

64-2021-03-23-03 Prefet Agindua

Gogoan har hamaika urtetik gorako orok behar duela babes maskara jantzi (sei urtetik hamaika artekoentzat gomendatua da maskara janztea), 6:00etatik 19:00etara, honako leku publiko (karrikan, aire zabaleko lekuak) hauetan guztietan (osasun egoeraren arabera alda litezke):

Eremua

  • Hondarraitz sektorea: Itsas etorbidea, Erlaitzeko errepidea, Pohotenia karrika, Antsoenia karrika, Arrosa-landare karrika, Leclerc jeneralaren etorbidea (hegoaldea), Txingudi Badiaren hiribidea (iparraldea), Laranjondo karrika, Florida kaia;
  • Herri barnea/geltokia sektorea: Beltzenia karrika, Subernoa karrika, Bianteneko bidea, Enperadore hiribidea (mendebaldea), San Martzial karrika, Pausu karrika, De Gaulle jeneralaren hiribidea (ekialdea), Arrantzaleen karrika, De Gaulle jeneralaren hiribidea (ekialdea, Txingudi badiaren hiribideraino).

Navigation de l’article