Mediatekaren birzabaltzea maiatzaren 13an, asteazkenarekin

Hetsialditik ateratzen joatearen fase bat indarrean hasiko delarik, zuen mediatekak ateak zabalduko ditu berriz ere maiatzaren 13an, asteazkenarekin.

Ordutegiak lehengoak dira, baina funtzionamenduan bada aldaketa zenbait. Babes keinuak bete itzazue, otoi.

Sartzean eskuak garbitzea eta maska janztea baitezpadakoak dira.

Mediateka pixkanaka berriz zabaltzen joateko fase honetan honako hauek egin ahalko dituzu:

  • zure dokumentuak ekarri
  • berriak hartu
  • zure abonamendua berritu
  • fotokopiak egin.

Oraindik ezinen duzu:

  • besaulki eta kadiretan jar eta prentsa irakurri, ikasi…
  • jendeentzako ordenagailuetan aritu
  • dokumentuen erreserba egin.

Haur txikienek beren gurasoen ondoan izan beharko dute; txiki-txikien aretoan ezinen dira, aldi berean, bi pertsona besterik izan eta bakarrik mailegua egiteko.

Aldi berri honen antolaketa berria ongi joan dadin, ibilbide bat eman dugu plantan; jarrai zakizkiote, otoi.

Jakin ezazue dokumentuak uzteko leku berri bat kokatu dugula, sarbidearen ezker aldean. Dokumentuak 10 egunez egonen dira hor. Dokumentu berriak betiko lekuetan hartuko dituzue.

Jalgia mediatekaren terraza aldetik eginen da.

Mediatekako langileak zure zerbitzura dituzu, argibideak eta laguntza eskaintzeko.

Zure gogo ona eskertzen dizugu.

 

 

Navigation de l’article