Minerve itsaspekoari buruzko dokumental bat RMC Story katean urtarrilaren 21n, asteartean

Minerve itsaspekoari buruzko 80 minutuko dokumental bat emanen dute RMC Story katean (23. katea), astearte honetan, urtarrilaren 21ean, 21 orenetan. Egilea: Claude Ardid.

LA MINERVE ITSASPEKOA: 50 URTEKO MISTERIOA

1968ko urtarrilaren 27an, «Le Minerve», frantziar itsas armadaren itsaspekoa, Toulon parean hondoratu zen bere 52 gizoneko eskifaiarekin. Desagertze hura denbora luzez izan zen misterioa. 2019ko uztaila arte ez zen ontzi hondakina, 2370 metro urpean datzana, atzeman Armaden Ministerioak egin ikerketa berriei esker. Matxura teknikoa, talka, giza hutsegitea… ez da oraindik ere argi zergatik gertatu zen istripua eta estatu arazoren itxura du guztiak. (testua eta argazkia RMS Story)


			

Navigation de l’article