MUSIKAREN BESTA: Programa aldaketak
eguraldi txarrarengatik

Musikaren Besta, musikazaleentzat urteko ekitaldi kuttunetakoa da. Urtero ekainaren 21ean izaten den besta honetan, musika kolore orotan ospatzen da, hiri askotako kale eta plaza publikoetan doako kontzertuak antolatuz.

Aurtengo eguraldi iragarpenak ez dira oso onak, eta, beraz, Kultur Zerbitzuak aretoak aurreikusi ditu eguraldi txarra izanez gero. Hala, euritan ere, besta izanen dugu!

Hona hemen atzera-egitaraua:

  • Hondartzako 2 eszenetan izatekoak ziren kontzertuak (lanetik Egina + Arteknik) Mendi Zolan kulturgunean izanen dira.
    Hona hemen taldeen ordutegiak:
    • 18:30 > SAKRENCIERRO
    • 19:15 > BAD MOON ROOSTER
    • 20:00 > DJINGLES
    • 20:45 > LÜLÜ SMACK
    • 21:30 > ENLLIL
    • 22:15 > BUSHIDO
  • Herriko animazioentzat, Gazteluko merkatuan da gibelatzea.
  • 17:00 > Zarpai Banda
  • 18:00 > Maurice Ravel Euskal Herriko kontserbatorioa
  • 20:00 > Alaiak

Aldaketarik ez Jean Jaurès eskolako (Pierre Loti karrikatik sartzean) herriko orkestraren entsegu irekiei eta Borderline Fabrikako « karaoke autotunatua » ari dagokienez.

Hendaiako Hiriak eskerrak eman nahi dizkie artistei eta publikoari haien ulermen eta laguntzagatik. Espero dugu Musikaren Besta arrakastatsua izatea.

Navigation de l’article