Nazio polizia berriz ere Hendaian

Irailaren 12az geroztik berriz ere Hendaian ditugu nazio poliziaren hiru polizia, Donibane Lohizuneko polizia etxearen mende den Segurtasun eta Hurbiltasun Taldean bilduak; herrian egunerokoan segurtasun ezari aurka egiteko zeregina dute.

Aste hastapenean, kontrol eragiketa bat egin da geltoki auzoan; hara bildu dira Kotte Ecenarro auzapeza eta Chantal Kehrig lehen auzapezordea; bertan izan dira ere Cécile Contet Donibane Lohizuneko komisarioa eta David Book segurtasun publikoaren departamendu zuzendaria.

Hemendik goiti ohituratu beharko gara polizia horiek herrian patruilan ikusten; segurtasun emaile izanen zaizkigu eta ongi hartuak izan dira egin dituzten lehen ateraldietan.

Kotte Ecenarro pozik agertu da. «Hainbat urte dira barne ministroen aitzinean eta Estatuaren zerbitzuen aitzinean ari ginela Hendaian polizia gehiago ukan genitzan. Gure polizia etxea kendu zutenetik hamar urtera, bozkariatzen naiz nazio poliziak hartzen, Segurtasun eta Hurbiltasun Talde horren sortzearekin».

Lankidetza azkarrago hori ongi etorria da herrian; gainera, hemendik 2023ko otsail bitartean, kexak udaltzaingoak eta nazio poliziak partekatu bulegoetan jasoko dira, orain zaharberritze lanetan den herriko etxe zaharraren lokaletan.

Navigation de l’article