Olentzero: ikasleen desfilea

Badu orain 40 urte baino gehiago eskoletako haurrek Olentzeroren tradizioa ospatzen zutela Eguberri garaian, desfile batekin eta goxokien banaketarekin Herriko Etxearen aitzinean.

2018an

Aurten lehen aldikoz, Hezkuntza Nazionalak ez du tradizio atsegin hau ospatu nahi, dirudienez segurtasun motiboengatik.

Bere aldetik, Udalak segurtasun dispositiboa aurreikusi zuen, eta haurrek itxoiten duten ekitaldi original hau ospatzeko prest zegoen.

Hori dela eta, 2018ko abenduaren 21eko ekitaldia ezeztatua da.

 

Navigation de l’article