Ongi etorri Hendaiako Herriko Etxearen webgune berrira!

Moderno, baliagarri eta telefono adimentsuekin eta tauletekin bateragarria, webgune hau zuen zerbitzura duzue.

Han edo hemen klik eginez, zuen hiriko berri guztiak atzemanen dituzue:
berriakbidean ditugun lanak, txartel interaktiboa eta, berrikuntza bat:  ekitaldien agenda (animazioak, auzoetako jende hartze saioak…).

HENDAYE.FR

Frantsesezko webgunearen helbide berria www.hendaye.fr, diseinu grafiko berria eta herritarrentzako zerbitzu berriak dituen webgune baterako.

Oraindik frantsesez besterik ezin da eskuratu baina euskarazko bertsioa euskaratze bidean dugu eta 2019ko urtarrilerako bururatua izanen da, www.hendaia.eus helbidearekin (ez badabil, zure nabigatzailea refreskatu CTRL+F5 sakatuz).

ZURE IRITZIA

Herriko Etxearen Komunikazio Zerbitzuak tresna berri honi buruzko zure oharrak eta iritzia gustu handiz hartuko lituzke. Sakelako telefonoz eta tauleten bitartez ere sar zaitezke webgunera.

Gurekin harremanetan jartzeko

Proiektu honen bururatzeko gidaritza batzorde bat osatu genuen hautetsi eta teknikariekin eta herritarrei zerbitzu emateari eman diote lehentasuna. Webgunearen administratzailea eta Komunikazio Zerbitzua luzaz aritu dira dosier honen gainean lanean eta laguntzaile ukan dute Novaldi agentzia.

Webgunearen antolatzeko zuhaitza zertxobait aldatu da, gazteria, kultura, kirola eta aisialdia webgunearen lehen erlaitzetatik bertatik ageri baitira.

Hobekuntzak

Webgune honen abantaila nagusia helgarritasunari egiten dion lekua da, bi alorretan:

  • Sakelako telefonoei eta tauletei leku eginez, ordenagailuak baino gehiago erabiltzen baitira orain!
  • Ikusmen urrikoentzat: hemendik zenbait astetara, RGAA labela eskatuko dugu! Halatan, bada, herriko bildumak, eskoletako menuak… eta zenbait araudi garrantzitsu ikusmen urria dutenen esku dira jadanik. Eta bide horretan aitzin jarraituko dugu.

Agenda osotuagoa daukazue eta «klik» batez sartzeko tokiak

  • Eskuinean, eguraldiaren berri, Herritarren Txokoa eta agenda
  • Eta berrien azpian, lasterbide ikonoak, haietako batzuk sasoien arabera aldatuko ditugularik.

Nabigatzea errazteko bideak ukanen dituzue, sail bereko informazioetara joateko estekak emanez orrialdearen beherealdean.

Profilak ere dituzu lehen orrialdean, berriak emanez, bai eta zuzenean zure intereseko diren orrialdeei buruz: elkarteak, helgarritasuna, profesionalak, biztanle etorri berriak… non zure intereseko izan daitezkeen informazio guztiak bilduko diren.

Lehengo webgune zaharra dela eta, gure Herritarren Txokoa atzemanen duzue, 2018an zehar linean eman baikenuen, txartel interaktibo berri bat.
Argazkien galeria 2019. urtean zehar ukanen duzue eskura.

Webgunea Novaldi agentziak asmatu du, Izarbel teknopolian, Bidarten.