Orioko atseden lekua berritu da!

Familientzako jostaleku eta erabateko atseden lekua den Orioko agorespazioa ireki zen 2018ko otsailean.

2019ko apirilaren 19an ireki zen osoko plazabaratzea, bertan Ecenarro jauna, Auzapeza, Kehrig Anderea, …., Arruabarrena jauna…  zela.

Antolamendu hau udal zerbitzuek egin dut osoki eta zorionak eta eskerrak eman zaizkie. Izan ere, beharren arabera pentsatua izan da, oso maiz erabilia baita. 4 hilabetetan egin dute udal langileek.

Agorespaziorako sarbideak

Agorespaziorako sarbide guztiak goititu dira mugikortasun urria dutenentzako arauetan izan daitezen.

Hornikuntza berriak

Landarezko hetsitura trinko batek zedarritzen du aisialdi leku osoaren eremua, eta horrela segurtasuna eskaintzen die haur txikiak dituzten familiei, Irandatzeko edo Beltzeneko plazabaratzeetan bezala.

Hornikuntzak adin guztientzat aurreikusi dira:

  • Pump-track* gune berri bat sortu dugu gure txirrindulari gazte abenturazaleentzat (txirrindak, trotinetak, skateak…)
  • Piknik gune bat mahai eta bankuekin antolatu da haur txikienentzat egoki diren jostailuen ondoan
  • Bi gurpildun ibilgailuentzako aparkalekuak antolatu dira zonaren inguruan eta txirrinden aparkaleku bat antolatuko da inguru hurbilean.

Liburuetarako kutxa bat kokatu dugu plazabaratzetik hurbil: liburuak har edo utz ditzakezu bertan.

Hornikuntza berrien kostua 50 000 euro ZB da.

Gogoan har: Agorespazioa: topaleku eta talde jostaketa lekua (eskubaloia, futbola, saskibaloia, boleibola).  Agorespazioaren kostua 57 000 € ZB da.

* Orio auzoak etxeto bakan anitz du inguruetan eta bizitegi lagunduak ere bai (215: 40 etxeto eta 170 talde bizitegi).
* Txirrindularitza: maldan diren bihurguneak dituen zirkuitu berezia gorputzaren goi eta behere aldeak mugituz «punpaka» doazen txirrindularientzat (track: pista, pump: punpatu).

Navigation de l’article