Orioko biribilgunearen antolaketa lanak otsailaren 3an hasiko dira

Aitzin doa Enperadore bidearen segurtatze egitaraua Orio karrikaren parean hirugarren biribilgunea antolatuz.

Halatan, bada, etorbidearen eta Uharka karrikaren arteko bidegurutzea lehenik eta gero Teileriko karrikarekikoa egin ondoren, orain Orioko biribilgunea antolatzeko lanak hasiko dira otsailaren 3an, eta martxoaren 6 arte iraunen dute (eguraldiaren arabera betiere).

Bidegurutzea hetsiko da eta autoak beste karrika hauetara bideratuko.
• Domingoeneko karrikan barne
• Orio karrika eta ondoko karriketan

Hala eginez, lehen lanak ororentzat ahal bezain segur egiten ahalko dira, bidegurutze hori arras arriskutsu baita.
Argibide orotarako edo egoera bereziren bat seinalatu nahi baduzu, zerbitzu teknikoen idazkaritzara jo dezakezu, hona idatziz: stvh @hendaye.com

Navigation de l’article