Azken osasun neurriei buruzko puntua

Atal honetan, azken osasun neurriei eta txertatzeari buruzko azken berriak aurkituko dituzu. GEUZaren bidez, eta Eskualdeko Osasun Agentziarekin loturan, Herria apirilaren hasieratik mobilizatua da hitzordu hartzeak errazteko, eta txertoa jaso dezaketen publiko urrun eta ahulenak laguntzeko.

EKAINAREN 23an, ASTEAZKENA

Covid txertaketaren aukera atzerritarrentzat eta atzerrian bizi diren frantsesentzat txertaketa zentroetan

Ekainaren 21ean, astelehena

Prefekturatik datorren informazioa: 64-2021-06-18-00005 – Kontzertuen antolaketa eta musika anplifikatuaren hedapena Pirinio Atlantikoetako departamenduan aldi baterako debekatzen duen agindua (frantsesez)(pdf - 176,96 KB - nouvelle fenêtre)

Ekainaren 17an, osteguna

2021eko uztailaren 2a arte (egun hori barne), 11 urtetik gorako guztiek maskara derrigorrez jantzi behar dute:

  • aire zabaleko zein kukuso merkatuetan eta pusketeria salmentetan, Pirinio Atlantikoetako departamendu osoan, irekitze ordutegian;
  • bide publikoan antolaturiko manifestaldi batean parte hartzen dutenentzat, Barne Segurtasunaren Kodearen L.211-1 artikuluan aipatu bezala;
  • eremu publikoan gertatzen diren eta publikoa xutik edo ibiliz biltzen duten ekitaldi artistikoetan eta haien prestakuntzan, salbu jarduera artistiko horien izaerak ez badu aukerarik ematen;
  • publikoa errezibitzen duten establezimenduen sartzean sortu igurikatze lerroetan (zinemak, kirol-zelaiak, jaialdiak…).

Iturria: 2021eko ekainaren 17ko 64-2021-06-17-00003 Prefektura agindua

Ekainaren 11ean, ostirala

Mugaz gaindiko joan-etorriei buruzko informazioa:

Txertatzeari buruzko informazioa:

EKAINAREN 09, ASTEAZKENA

Txertaketa: hitzordua hartzeko telefono linea bat

Hitzordua hartzen laguntzeko, Herriko Etxeak eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak telefono linea bat eman dute plantan; astelehenetik asteazkenera dabil, 9:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:30era. Bidea erraz ezazue honako telefono zenbaki honetara deituz: 05 59 48 23 05.

Txertaketa zentroa lekuz aldatuko da ekainaren 14an

Txertaketa zentroa autoportuaren eraikinean kokatuko da, Intzura auzoan. Hiru mediku, hiru erizain eta herriaren erreserbako hiru bolondres, bai eta udal langileak ere arituko dira egunean 350 Pfizer dosiak jartzeko lanetan, 12 urtez goitiko hendaiar, biriatuar eta urruñar (Pausu) guztiak txertatzeko diren dosi guztiak txertatzeko asmoz.

Gogoan har ezazue adin txikikoek gurasoen baimena behar dutela eta heldu batekin behar direla txertatzera joan.

EKAINAREN 02, ASTEAZKENA

Osasun larrialdi egoera 2021eko ekainaren lehenean amaitu da.

Halarik ere, ekainaren lehena baino lehen hartu neurrien jarraipenerako, agindu berriak eman behar dira, osasun krisitik ateratzearen kudeaketarako zehazten dituen neurri orokorrak ezartzen dituen ekainaren leheneko 2021-699 Dekretuari jarraikiz.

Ikus maskara janzteari buruzko eta karrikan alkohola saldu edota kontsumitzeari buruzko neurriak atxikitzen dituen 64-2021-06-02-00004 agindua.

Maiatzaren 21 ostirala

55 URTETIK GORAKOEN TXERTAKETA

Heldu den astean 55 urtetik gorakoek ukanen dute Janssen® txertoa jasotzeko aukera Hendaiako Hondarraitz kirol egoitzan. Dosi bakarrean ematen denez, txertoa hartu nahi dutenek arras begi onez hartuko dute. Baina kasu, adinaren baldintza ezinbestekoa da. Izena emateko Doctolib plataforma beste biderik ez da.

Maiatzaren 18an

Maiatzaren 19tik goiti:

Zenbait murrizketa arindu dira (iturria: gouvernement.fr):

  • Etxeratze agindua 21:00etara luzatu da;
  • Terrazak: edukieraren % 50, mahaietan gehienez 6 pertsona;
  • Saltegiak, merkatu estaliak: 8 m² bezero bakoitzeko;
  • Museoak: 8 m² bisitari bakoitzeko;
  • Zinemak, besta aretoak, aterpeak: jende kopuruaren % 35, areto bakoitzeko 800 pertsona arte;
  • Telelana mantentzen da;
  • Leku publikoetan debekaturik da 10 pertsona baino gehiagoko elkarretaratzeak, salbu bisita gidatuetan;
  • Liburutegiak: Leku bitatik 1;
  • Aire zabaleko zoologikoak: jende kopuruaren % 50;
  • Otoitz lekuak, ezkontzak edo bizikidetzako hitzarmenak (ospakizunak): 3 lekutatik 1, lerroen artean gurutzetara;
  • Hiletak: 50 pertsona;
  • Goi irakaskuntza: jende kopuruaren % 50;
  • Kasinoak: jende kopuruaren % 35;
  • Dantza: adin txikikoekin berriz ekitea;
  • Aire zabaleko kirol jarduerak: 10 pertsona, elkar ukitu gabe beti;
  • Aire zabaleko kirol lehiaketak: arizale amateurrentzat, 50 pertsona, betiere elkar ukitu gabe;
  • Kanpoko kirol lekuak (estadioak) edo estaliak (igerilekuak):
    • Ikusleentzat: jende kopuruaren % 35, gehienez 1000 pertsona (jarririk, ez zutik);
    • Kirolarientzat: lehentasunezkoak, hala nola ikasleak;
  • Termalismoa: jende kopuruaren % 50;
  • Berriz ere hasiko dira aire zabelko festibalak, jarririk: edukiera, % 35, gehienez 1000 pertsona arte.

Maiatzaren 6an (osteguna)

50 urtetik gorakoek txertoa egiten ahalko dute 2021eko maiatzaren 15etik landa. Izen-ematea Doctolib webgunean edo Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroan (GEUZ).

GEUZ – Lorategietako karrika, 9 – Telefonoa: +33 (0)5 59 48 23 10

Apirilaren 30 OSTIRALA

Emmanuel Macron Errepublikaren lehendakariak jakitera eman du, eskualdeetako prentsari eman elkarrizketa batean, lau etapatan pixkanaka hetsialditik ateratzen joanen garela, maiatzaren 3an hasi eta ekainaren 30 bitartean, betiere departamentu bakoitzean izanen den osasun egoeraren baldintzapean.

  • Lehen etapa: 2021eko maiatzaren 3an
    Lekualdatzeetarako murrizketen eta horretarako agirien amaitzea.
  • Bigarren etapa: 2021eko maiatzaren 19an
    Etxeratu beharraren tenorea 21:00 orenetaraino gibelatuko da eta saltegiak, terrazak, museoak, zinemagelak eta antzokiak berriz zabalduko dira, jende kopuru mugatuekin.
  • Hirugarren etapa: 2021eko ekainaren 9an
    Etxeratze agindua 23:00 orenetan eta kafe etxe eta jatetxeen barnealdea bai eta kirol aretoak zabaltzea. Telelana arintzea, sindikatuekin enpresa mailan adostuz.
  • Laugarren etapa: 2021eko ekainaren 30ean
    Etxeratze agindurik ez.

Nazio mailako neurri horiek «larrialdiko arrasten» bidez alda litezke birusa sobera zabaldurik den lurraldeetan:

  • Eragin maila 100 000 biztanleko 400 kutsatzetik gora bada;
  • Maila bat-batean arras igoz gero;
  • Erreanimazio zerbitzuek gainezka egiteko arriskua bada.

Neurri horiek guztiak «elkar aditze fase handi» baten bidez (legebiltzarkideak, sindikatuak, sektoreetako profesionalak eta lurraldeetako hautetsiak) zehaztuko dira berriz zabaltzeko agendan eta protokoloetan. Lan horren ondorioz lehen ministroak aurkezpen bat eginen du 2021eko maiatzaren 10eko astean.

Iturria: https://www.gouvernement.fr/info-coronavirus

Apirilaren 26AN (ASTELEHENA)

Mugaz gaindiko joan-etorriei buruzko informazioa:

Txertatzeari buruzko informazioa:

Apirilaren 7an (asteazkena)

Informazioa:

Apirilaren 5ean (astelehena)

Informazioa:

Apirilaren 2an(ostirala)

Errepublika lehendakariak iragan asteazken arratsean jakinarazikoaren eta egun, apirilaren 2, ostiral honetan suprefetarekin eta herriko etxeekin egin den audiomintzaldiaren ondoren, udal zerbitzuek osasun neurri berriei erantzuteari ekin diote.

ZABALIK DIRENAK

  • Udal zerbitzuak (herriko etxea) – ohiko ordutegian
  • GEUZaren zerbitzuak mantentzen dira (harrera, Etxean Laguntzeko Zerbitzua…)
  • Gazteria eta Digital Zerbitzua (GIB)
  • Mediateka – betiko egun eta orduetan (asteartetik larunbatera, 10:00etatik 17:00etara)

Osasun protokoloa eta indarrean diren babes neurriak betez eta baimenduriko edukia gainditu gabe eginen da harrera.

  • Jostalekuak (baina 6 pertsona gehienez)
  • Hondartza: hondartza erabiltzea ez da debekaturik, baina gehienez 6 pertsona bil litezke.

HETSIRIK IZANEN DENA, LEHENTASUNEZKO PUBLIKOENTZAT IZAN EZIK

  •  haurtzaindegiak
  • ikastetxeak
  • Herriak mantentzen ditu (lehentasunezko publikoentzat soilik) goizeko eta arratseko eskolaldi inguruko harrerak eta asteazkenetako eta Bazko oporretako aisialdi harrera. Jantokia ere zabalik du.
  • udal igerilekua (astelehen eta asteazkenetan 10:00-11:30 eta 11:30-13:30  ostegunetan, 16:00-18:00 – larunbatetan, 10:00-11:30)

SALTEGIAK

Igandetik goiti hetsirik izanen dira «baitezpadakoak ez diren» saltegiak. Hendaia Merkataritzaren webgunean atzemanen dituzu zabalik diren saltegiak. Zerrenda hori ez da osoa eta eguneratu liteke. CLICK EN COLLECT delakoa baimendurik da, baina hitzordua hartu behar da eta eskaera entseatu gabe egin behar da eta saltegira sartu gabe.

Aire zabaleko asteazken eta larunbateko elikagaien merkatuak zabalik dira.

LEKUALDAKETAK

  • Egunean: zure etxetik 10 kilometroko ingurunean bizilekuaren frogagiria aski duzu. Hortik haratago joateko, lekualdaketa agiria behar duzu.
  • 19:00etatik 6:00etara: etxeratze agindua dago eta horretarako agiri berezia aurkeztu behar zenuke.
  • Karrikan alkohola edateko debekua dago

Bihar, apirilaren 3, larunbaterako argitaratzekoa den dekretuaren zain da Herria.

OSASUN EGOERA

Azken asteotan gero eta gehiago zabaltzen ari da birusa, nahiz eta gure departamentuan nazio mailako batezbestekoa baino gutxiago zabaldu den. Txertaketa kanpaina aitzin doa Hendaiako zentroan eta Donibane Lohizunekoa

Navigation de l’article