Segurtasun zibileko herri erreserbaren boluntarioei eskerrak eman dizkio Herriak

Osasun krisiari buru egiteko, herriak plantan eman zuen, 2020ko martxoan, segurtasun zibileko herri erreserba bat.

294 bolondresek eman zuten izena herritar urraspide horretan krisiaren arabera bilakatzen joan diren hainbat misio betetzeko. Aterpegabekoen konfinamendu zentroaren funtzionamendua laguntzeko izan nola isolaturiko pertsonen laguntzeko, edo Haizpean zahar etxearen langileak ordezkatzeko, liburuak etxera eramateko, bai eta familiei elikagaiak banatzeko, maskarak egiteko edo «laborari drive» delakoa segurtatzeko, guztiak prestatu dira Herriaren eskariak betetzeko.

2021ean, engaiamendu horrek 3 egiteko berri ekarri ditu txertaketa zentroaren irekitzeari eta haren laguntzeari loturik, Antzerkiaren Maiatzaren antolaketari loturik eta bozkalekuen funtzionamenduari loturik.

Astelehen honetan, uztailaren 5ean, Herriak herritar engaiamendua erakutsi dutenei eskerrak eman nahi izan dizkie Gaztelu aretoan atzo arratsean antolatu gomit besta batean.

Biziarazi behar den indarra

«Egiteko horiek guztiek erakusten digute zuen herritar engaiamenduaren baliagarritasuna eta garrantzia. Hendaian bizi zarete eta guztiok nahi dugun elkarbizitzari arrapostua ematen laguntzen duzue. Elkartasunaren eta krisi egoeran izan litekeen eraginkortasunaren familia handia osatzen duzue, zerbitzu publikoen, sokorri zerbitzuen, osasun zerbitzuen, segurtasun zerbitzuen eta udal langileen ondoan. Zuen arduratasunaz optimismo mezu ederra ematen diozue Hendaiari, zuen herriari, eta hendaiarrei», horrela mintzatu zaie Kotte Ecenarro Herriaren izenean esker ona azaldu nahiz. Arnaud Mandement, zerbitzuen zuzendari nagusiak, bere aldetik, mobilizazio horren bakantasuna azpimarratu du. “Administrazioaren eta zuen laguntza eta zuen gisakotasuna atseginez hartu duten lurralde funtzionario guztien izenean eskerrak eman nahi dizkizuet».

Datozen hilotan, Herriaren Zaintza Plana berraztertuko dugu eta baliteke bolondres berriak lotzea segurtasun zibileko herri erreserba horretara.

Navigation de l’article