Taldeka enpresa sor eta lan egitea

ESSren hilabetearen baitan, Lan-eko zentroak ateak zabalduko ditu lurraldean jarduera sortzen duten eragileak eta lekuak aurkezteko.

Taldeka enpresak sor eta lan egitea hainbat moldetan egin liteke: lanlekua partekatzea, proeiktuan enpresa kooperatibo batek lagun zaitzala, lurraldearen garapenean eragiten duen jarduera garatzea.

  • 9:00etatik 12:30era: Tokian laguntzeko dituzkezun baliabideak
    Baduzu zeure proiektu bat? Zatoz Lan-ekora, jarduera sortzea laguntzeko profesionalekin mintzatzera
  • 13:30etik 15:30era, Gizarte eta Elkartasun Ekonomia lurraldearen garapenerako tresna gisa
    Zatoz zenbait proiektu iradokitzaile entzutera eta lurraldeko eragileekin mintzatzera, Borderline Fabrikara.

PROGRAMA

Goizean – NORBANAKOEN JARDUERA SORTZEA/Lan-eko

9:00etatik 12:30era: Tokian laguntzeko dituzkezun baliabideak

Zeure proiektua duzu? Zatoz jarduera sortzea laguntzeko profesionalekin mintzatzera Lan-eko zentrora, Lekueder karrika 16, 1. solairua eskuin, Hendaian

9:00 Harrera – Lan-eko: Hendaian jarduna eta enplegua garatzeko zerbitzuan den hirugarren lekua.

9:30 Jarduera sortzaileen Pôle emploi agentziaren laguntza

10:00 Lurraldea&Enpresak64: banakako eta taldekako ibilbidea jarduera sortu edota garatzeko – Baliabidearen aurkezpena eta enpresarien lekukotza

10:30 Enpresa sortzea Jardun eta Enplegu Kooperatiban: bi ahoz aurkeztea Interstices Sud Aquitaine erakundearen

barneko laguntza, laguntzaile eta lagunduaren arteko lekukoaren pasatzearekin

11:00 Baliabide honen aurkezpena: «Accélérateur Création Entrepreneuriat pour Tous» (Ororentzako Enpresa Sortzearen Bizkorgailua) BPI France bankuarena. Aurkezlea: “Atelier Lan Berri” lantegia sozietate kooperatibo ekoizlea (SKE-SCOP), edo nola jarduna sendotzeko lagundua izan; proiektu eramaile batek parte hartzen du.

11:30 Solasaldi librea: proiektu eramaileen eta laguntze egituren arteko topaketak

Arratsaldean – TALDE EKIMENAK/Borderline fabrika

13:30etik 15:30era: Talde ekimenak lurraldearen garapenerako tresna gisa

Zatoz zenbait proiektu iradokitzaile entzutera eta lurraldeko eragileekin mintzatzera Borderline Fabrikara, Hendaiako geltokira.

Lekukotza gurutzatua honako bi hauen artean: Coop’ des Tiers Lieux eta Borderline Fabrika: Hirugarren Lekuak, leku alternatibo eta berritzaileak.

Hego Akitaniako lurraldeko Sud Aquitaine inkubatzailea: “Tube à ESS’ai” delakoan proban den proiektuaren gaineko argia.

Mugaz gaindiko enpresa sortzerako sarea. Animatzaileak: Olatukoop kooperatiba eta Atelier Lan Berri Lantegia sozietate kooperatibo ekoizlea

Parte hartze bidezko Xedebat diruztatze tresna Euskal Herrian ekologia eta gizarte eraldaketarako taldekako proiektuak sostengatzeko

Erakusketa Lan-eko zentroan

Ezagut ezazu “Tube à ESS’ai” delakoaren 5 urteen karietara eginiko argazki erakusketa, non Hego Akitania lurraldeko Gizarte eta Elkartasunezko Ekonomiaren aniztasuna eta joritasuna azaltzen baitira.

Harremanetarako:

Bazkideak

Interstices Sud Aquitaine – Le tube à ESS’ai – La coopérative des Tiers-Lieux – Pôle Emploi – Atelier Lan Berri – Borderline Fabrika – Olatukoop – Hemen Elkartea

Navigation de l’article