Telethon ekitaldian parte har ezazu abenduaren 2 eta 3an

Telethon lantaldea azaroaren hastapenaz geroztik ari da eritasun genetiko arraroen aurkako borrokaren alde lanean. Hendaia Uretan taldearen ur ibilketa eta hamar bat hendaiar ostalarik prestatu zopen salmenta ditugu azaro hilabete honetan guztian zehar elkartasun kausa hori animatzen, heldu den abenduaren 2 eta 3an animazioei ekin aitzin.

Abendu hastapeneko asteburu horretan, izanen diren animazio guztietan parte har ezazu, bai eta Gaztelu Aretoan eginen den gaualdi handian ere.

EGITARAUA

ABENDUAREN 2an (OSTIRALA)

  • Pastizen salmenta Hendaiako 3 supermerkatu handietan

ABENDUAREN 3an (LARUNBATA)

  • 8:00etatik 18:00etara: Besta ibilaldia oinezkoentzako pistan- hondartza itzuli batekin – Abiapuntua Gaztelu Aretoa – Harremanetarako Patrick: 06.37.42.46.72 – 5€ parte hartzea
  • 10:00etatik 13:00etara: Suhiltzaileen animazioa Gaztelu aretoan – Eskalera handira igotzea – poto botatzea ur tutuarekin
  • 10:00etatik 13:00etara: Dunba maratoia Gaztelu aretoan – Harremanetarako Christelle: 06.23.18.06.65 – 12€ parte hartzea – Urririk 10 urtez pekoentzat
  • 12:00etatik 14:00etara: Aperitifa plantxa CMHT elkartean, Laranjondo karrikan – Harremanetarako Benat: 06.08.48.11.10 erreserba egiteko
  • 14:00etatik 16:00etara: Bizikleta koloreztatuen ibilaldia Zokoburu muturretik, bizikleta bidean; helmuga Gaztelu Aretoan; askaria urririk
    Harremanetarako Michel: 06.81.31.56.27 – 3€ parte hartzen duen bizikleta bakoitzeko
  • 13:30etik goiti: Petanka txapelketa Boule Hendayaise elkartearen egoitzan – Elizazilio karrika,10 – Harremanetarako Thierry: 06.41.98.52.49

GAUALDI HANDIA GAZTELU ARETOAN

  • 18:00etatik 20:00etara: Pintxo Potea
  • 20:00etatik 22:00etara: Musika eta dantza ikuskizun handia «A TRAVERS LES OCÉANS-ITSASOETAN ZEHAR» – (Sarrera 10€) – Urririk 12 urtez pekoentzat
  • 22:00etan: Tonbola zozketa urririk ikuskizunerako sarrera txartelarekin – (hainbat sari) – 1. saria: bizikleta elektriko bat

Navigation de l’article