Txipiroi besta: uztailaren 13an, Hondartza auzoan

Uztailaren 13an, larunbatarekin, Txipiroi besta udako lehen hitzordu handia da hendaiarrontzat… eta gure bisitarientzat! Zatoz Hondartza auzoko karriketara!.

Elkar gaitezen eta hendaiar elkarteek urtero prestatzen dizkiguten txipiroi goxoak dasta ditzagun, egun horretan ezti nahi dugun eguraldiari begia luzatuz betiere!

  • 11:30ean, parekatzearen 20. urteurrenaren karietara, Viana Do Casteloko dantzari eta abeslari portugaldarren ikuskizuna dugu Kasino ondoan zain. .
  • 14etan, urririkako laguntzaileak hasten dira beren kokagunea antolatzen, mahai-aulkiak kokatzen, 19etatik goiti jaten ematen hasteko.

Zarpai Banda eta Les Genets d’Anglet musika taldeak hor ukanen dituzu, zintzur bustitzea eta zure apairua animatzeko. .

Joselu Anaiak eta Laiotz izanen dira gero, arratsari jarraipena ematen.

 

.