Udal Ludoteka elebidunak udako ordutegia hartzen du

Udal Ludoteka elebidunak bere ateak zabalduko ditu uztailaren 8tik abuztuaren 6ra, astelehenetik ostiralera 14:30etik 17:30era.

Geltokiko 1. mailako eskolan, Doléac karrikan kokatua, ludotekak Hendaian bizi diren 6 eta 14 bitarteko haurrak hartzen ditu.

Ikasteko eta ongi pasatzeko, jarduerak eta jokoak proposatuak dira frantsesez ala euskaraz.

Harrera originala da, haurrek arratsaldean zer egin nahi duten erabakitzen dutelako. Izan ere, joko proposamen zerrenda batean aukeratzen dute. Zerrenda horretan, hainbat jarduera daude, hala nola mahai-jokoak, eskulanak, joko handiak, ginkanak, kirol, ur edo eskapatze jokoak, edota sukaldaritza tailerrak. Horregatik joaten dira, lehenik eta behin gogoa dutelako!

Izena eman duten haurrek joko batzuk dohainik hartzen ahal dituzte ere, familiari aurkezteko eta etxean jolasteko.

 

Osasun arauak zorrozki errespetatuko dira ludotekan.

Navigation de l’article