Uholdeak: zure kaltea adieraz ezazu!

2021eko abenduaren 16ko ministerioarteko aginduak natura hondamendi egoera onartzen dio Hendaiako herriari, 2021eko abenduaren 9tik 12ra bizitu dituen uholde eta lohi isurketengatik.

Onarpen horrek kalte ordainak jasotzeko aukera ematen die kalteak ukan dituztenei: zuen asurantza kontratuak eta zein ondasun estaltzen dituen ikus ezazue.

Abenduaren 26 arte duzue kaltea zuen asurantzari adierazteko.

Ukan dituzuen kalteen eta galdu edo hondaturiko ondasunen zerrenda xehea egin ezazue eta haien balioaren eta egungo egoeraren frogekin osa (fakturak eta argazkiak aurkeztuz, adibidez).

Kalte ordain osoa 3 hilabetetan heltzekoa omen da.

 

Navigation de l’article