Uztailaren 14 : suziriak aldi berean kostaldeko 7 hiritan

2020. urtea «huts» izan ondoren, osasun neurriengatik ohiko suziriak ezin egin genituelarik, 2021an bazen horretarako gogo handia.

Hendaia, Donibane Lohizune, Ziburu, Getaria, Angelu, Biarritz eta Baiona hiriek, oraindik bizi dugun zaintzapeko osasun egoerak dakarzkigun oztopoak gainditzea hautatu dute eta elkarlanean aritu eta suziri ikuskizunak aldi berean antolatzea: 7 suziri saio eginen dira, beraz, aldi berean, uztailaren 14an, 23:00 orenetan, 15 minutuz.

Zazpi hirien ekintza sinboliko azkar horrek jende gehiegi ez biltzea bilatzen du :

  • Biztanleek eta bisitariek ikuskizuna nork bere hiritik ikusi ahalko dute
  • Suziriak gehiago aireratuko dira eta leku desberdinetan botako dira ia leku orotatik ikusi ahal daitezen; halatan izanik, ikusleek hirietako leku desberdinetatik ere ikusi ahalko dituzte.

Eragiketa horren gaia ere sinbolismoz beterik da : «MERCI! MILESKER!» Guztiz ezezagun zitzaigun eta gutako askorentzat maiz akigarri ere gertatu den urte baten ondoren, taldean egin elkartasunezko balentria pirotekniko horren xedea eguneroko bizitzan ditugun heroi guztiei eskerrak ematea da, biktimei omenaldia egitea, bai eta itxaropena ekartzea ere.

Zazpi ikuskizunen xehetasunak herri bakoitzaren komunikazio batez jakinaraziko zaizkizue.

Hendaiako suziri saioa 23:00 orenetan eginen da Bixente Lizarazu estadioan. Ikusleen segurtasunerako, «ikusleentzako» zonak antolatu dira hesien beste aldean, Txingudi badiako oinezkoen aldearen luzeran.

Navigation de l’article