Urtero, Herriak mantentze eta antolatze lanak egiten ditu lehen mailako bere 10 eskoletan eta lan handiagoak eskola horietako batean.
Lan horiek Herriaren zerbitzu teknikoek egin dituzte eta 100 000 € ZB ingurukoak izan dira, urtero ikastetxeentzat baliatzen ditugun 180 000 € ZB kopurutik
Aurten, Hondarraitzeko lehen mailako eskolan egin dira lan handiak, orotara 80 000 € ingurukoak (4 ikasgelen erabateko berriztapena, 2 ikasgelen eta balioanitzeko aretoaren zenbait berriztapen).
Gainerako eskoletan ere zenbait lan egin da: apalak eta altzariak egin eta kokatzea, komunen konpontzea, sarrailak kokatzea, margoketa, sabai faltsuko lauzak aldatzea, jostalekua konpontzea. Maiesturuak, margolariak, elektrikariak, igeltseroak, iturginak…, zerbitzu teknikoetako lanbide gorputz guztiak aritu dira aldizka, uda osoan zehar, guztia ikasleak baldintza onenetan hartzeko prest izan dadin.
Lan horiez gain, antolaketa digitalaren plana, Herriak gidatua eta 70 000 € ZB kostukoa. Dirulaguntzak eman ditu Estatuak, bat 28 902,28 €koa (oinarri digitalerako proiektu deialdia) eta bestea 10 840 €koa, Tokiko Inbestimendua Sostengatzeko Zuzkiduratik (TISZ-DSIL) ikastetxe guztiak hornitzeko. Aurten, gutxienik 25 ordenagailu eta 18 bideoproiektore kokatuko dira.
Azkenik, Segurtatze Plan Bereziaren harira (SPB-PPMS), Herriak hobekuntzak egin ditu, 7 eskoletan txirrinak eta adimen eskasa dutenentzako led argiak ezarri baititu (Geltokiko, Hondarraitzeko eta Herri Barneko eta ikastolako lehen mailakoak). Gastuaren kopuru osoa: 6000 €