Aizpurdi lanbide lizeoak ezagutzera ematen ditu bere «pertsonaren zerbitzuko» lanbide eta formakuntzak

«Pertsonaren zerbitzuari» buruz informazioa emateko bilkura bat eginen da, abuztuaren 29an, astelehenarekin, Aizpurdi lizeoan, goizeko 10:00etatik 12:00etara

Hendaiako Herriak eta bere Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziak, Aizpurdi lanbide lizeoak, Akitaniako Greta erakundeak, eta Lan-eko laguntza zentroak berriz ere ekiten diote informazioa emateari etxeko laguntza eta etxean mantentzeko lanbideei buruz, eta Aizpurdi lizeoan ematen dire formakuntzei buruz eta nor bakoitzak duen ibilbidearen arabera haietara jotzeko dituen bideei buruz, hala hastapeneko formakuntzan nola lanbide birmoldaketan, iragan urrian proposaturiko informazio saioari segida emanez.

Gero eta lanpostu gehiago gure bizi arroan

Pertsonen zerbitzuko lanbideak funtsezkoak zaizkigu, gaur egun, biztanleria baldintza onetan zahartuko bada, hala nor bere etxean nola zahar etxeetan; behar horiek lanpostu behar gero eta handiagoa dakarte. Euskal gizartean dauden adinekoen zatia beste adin tarte baino gehiago ari da handitzen: 2011 eta 2016 artean, % 5 emendatu zen 75 urtez gorakoen zatia. Gainera, jende horien % 33 bakarrik bizi dira beren etxeetan. Horren lekuko dugu Hendaiako GEUZean eman den beharren emendatzea, azken bost urteotan % 35 emendatu baitira etxeko laguntza zerbitzuen beharra.

Lanbide horietaz eta horietara jotzeko bideetaz jakin nahi duen orori zabalik da bilkura. Izena eman behar da e-helbide honetan:

Bi formakuntza berezi Aizpurdi lanbide lizeoan

Hona goizaren egitaraua:

  • Baionako GRETA erakundeak Hendaiako Aizpurdi lanbide lizeoan ematen dituen formakuntzen aurkezpena:

– DEAES «Hezkuntza eta Gizarte Laguntzailea-Accompagnant Educatif et Social»: https://greta-cfa-aquitaine.fr/fiches/deaes-diplome-detat-accompagnant-educatif-et-social-bayonne/

– Familientzako bizitza laguntzaile lanbide titulua: ADVF Assistant de vie aux familles https://greta-cfa-aquitaine.fr/fiches/hsp-titre-professionnel-advf-assistant-de-vie-aux-familles-4/

  • Lanbideen aurkezpena bideo euskarriak baliatuz

eta Hendaiako Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren lekukotzarekin

  • Solasaldia parte hartzaileekin
  • Bizi arroan lanpostuak eskaintzen dituzten kontratatzaileei buruzko informazioak

Navigation de l’article