2 lagunentzako bazkaria irabaz ezazu, Euskaraldiaren karietara!

Abenduaren 2an (igandea), 13:30etik goiti, Mintzaian elkarteak Biriatu, Hendaia, Hondarribia, Irun eta Urruñako herritarrek parte hartuko duten kantu bazkari herrikoia antolatzen dute, Gaztelu Zahar pilotalekuan kokatu karpa berotuan. Herri Kantu Hendaia taldeak du, besteak beste, bazkaria alaituko, eta ondotik, Xabaltxen kontzertua izanen da, Olentzero Rock jaialdiaren baitan.

 

Horretarako, Mintzaian elkarteak zozketa bat antolatzen du. Pertsona batentzako 2 txartel irabazteko, Facebooken sartu (https://www.facebook.com/Mintzaian ), Mintzaian orriari atsegitea eman eta esteka honetan aurkituko duzun bazkariaren inguruko argitalpena partekatu behar duzu zure orrian.

 

Bazkarirako txartelak azaroaren 26a arte egongo dira salgai, 20 eurotan, honako leku hauetan:

  • Hendaian: AEK, Antxeta Irratia, Bakarxoko ostatua, Baleak elkartea eta 23tik aurrera, Gaztelu Zaharren egonen den karpan.
  • Hondarribia: Blagan kafetegian.
  • Irun: Aia tabernan.
  • Urruña: Xaia ostatuan

 

 

 

 

Navigation de l’article