Jostailu bilketa

Jostailuen bi bilketa egiten ari dira Hendaian Eguberrietarako!

Denentzat Gizarte Zentroa

Denentzat Gizarte Zentroak  (DGZ-CSD) zuen jostailuak bilduko ditu «Olentzero Rock» izeneko ekitaldian zehar, hau da, azaroaren 30etik abenduaren 02ra Hiri-Barnean: Gaztelu Zahar frontoian.

Gero ,abenduaren 5etik, asteazkenarekin, abenduaren 7ra, ostiralarekin, Denentzat Gizarte Zentroan beste hauek eginen dira:

  • jostailu azoka eta
  • «Eguberri azoka (adinekoen apaintze tailerra)

Ekintza hauek ekarriko dituzten diruak Denentzat Gizarte Zentroak nerabeentzat eta adinekoentzat antolatzen dituen ateraldiak ordaintzeko erabiliko dira!

Century 21

2018ko abenduaren 15 arte, jostailu bilketak egiten dituzte Frantzian Century 21 agentziaren profesionalek haur behartsuen edota ospitaleratuen alde aritzen diren tokiko elkarteentzat.

Hendaian

2015. urteaz geroztik, Herri Barneko eta Hondarraitzeko CENTURY 21 MAITENA IMMOBILIER agentziek ia mila bat jostailu eskaini dizkiete hendaiar haurrei.
Hendaian, gure agentziak haur behartsuen alde aritzen den Hendaiako Gurutze Gorriaren elkartearen aldearituko dira.
Horren egiteko, abenduaren 15 arte, parte hartu nahi duten hendaiarrek utz ditzakete gure agentzia hauetan:

  • herri barnekoan (Hostailbidea 12an)
  • Hondarraitzekoan (Leclerc etorbidea 106)

Bigarren bizialdia eman nahi diezaieketen jostailuak.
Nork bakoitzak ekarri laguntzaz lor dezakegu Hendaiako etxe guztietako haurrek ospa dezaten eguberria.