2020ko Euskaraldia

2020ko Euskaraldia baldintza berezietan iraganen da Hendaian, konfinamendu bat gainean dugularik. Aurreikusiak genituen ekintza guztiak ezeztatu behar izan ditugu. Halere, bi hitzordu garrantzitsu baditugu:

  • Azaroak 20, ostirala, 19:00 – 20:00, Antxeta Irratiko uhainetan eta Mintzaian elkartearen facebook live bidez: Irekitze-ekitaldia, Borderline Fabrikak prestatu, landu eta aurkeztua (“Inertzia aleak”). Bertan Hendaiako zenbait Arigune aurkeztuko dituzte, saio bizi eta parte-hartzaile batean.
  • Azaroak 28, larunbata, 09:00etan, Antxeta Irratian eta Mintzaian elkartearen facebooken 24 orenez, Miren Artetxeren mintzaldia. Gaia: ” Gazteen identitate eraikuntza eta ahalduntze pistak”.

Euskaraldia lehenik eta behin herritarren parte hartzean oinarritzen da. Parte hartzaileek hautatzen dute bi “rol”-en artean, txapa bat soinean emanez: ahobizi eta belarriprest rolak. Parte hartzaile hauek denak boluntarioak dira, 16 urte baino gehiago dituzte, eta ariketak iraunen duen denbora osoan beren rolari doazkion engaiamenduak hartu dituzte. Hala nola:

  • “ Ahobiziak”: engaiatzen dira elkarrizketa guziak euskaraz hastera, denekin eta egoera guzietan, eta beren solaskidearen mailaren arabera egokitzen dira. Ahobizia arau urratzailea da, hizkuntza ohiturak eraldatzera engaiatzen da.
  • “Belarriprestak”: euskara ulertzen dute, berdin mintzatzen dakite, baina egoera guzietan euskaraz mintzatzeko gogorik ez dute. Txapa ezarriz, beste hiztunak gonbidatzen dituzte haiekin euskaraz aritzera. Elkarrizketa elebidunak izan daitezke.

Hemen parte hartzaileak:

  • Akelarre Euskal Kultur Elkartea
  • Allianz Eneka Aizpitarte
  • Antxeta Irratia
  • Baleak
  • Batimo Laguillon higiezinen agentzia
  • Biotxingudi
  • Borderline Fabrika
  • CPIE Euskal Itsasbazterra
  • Dongoxenia haurtzaindegia
  • Enbata gaztetxea
  • Entzun abesbatza
  • Eskuz okindegia
  • Gure Ikastola Hendaia
  • Harrixabaleta elkartea
  • Hendaia Biltzen
  • Hendaiako AEK
  • Hendaiako Herriko Etxea: Harrera, mediateka, zinema, gazte informazio bulegoa eta ludoteka
  • Hendaiako turismo bulegoa
  • HendaiaKoop
  • Herri Kantu Hendaia
  • IEKS Karate Do
  • Iparrizarra
  • Jaizkibel ostatua
  • Kantu taldea
  • Kattalin Gorri okindegia
  • Laguillon higiezinen agentzia
  • Lagundu elkartea
  • Lanetik Egina
  • Loia immobilier
  • Lo Vi kafetegia
  • Luro espartinak eta oinetakoak
  • Mintzaian elkartea
  • Recycl’Arte
  • San Bixente eskola
  • Scm Arrillaga Fernandez
  • Sokoa
  • Sokoako komite sozial eta ekonomikoa
  • Txiki Txoko haurtzaindegia

Navigation de l’article