2022/2023ko sartzea: izena irail hondarra arte eman liteke

Ia 1500 ikasle ditu dantza klasiko eta garaikidean, musikan, kantuan eta antzerkian Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioak eta datorren irailaren 12ko astean eginen du ikasturte sartzea. Berant dabiltzanek edo jakinminez direnek jakin dezatela badirela oraino zenbait leku libre diziplina batzuetan (dantza eta musikako lehen urratsak, dantza klasikoa, abesbatza…) zeinetan irail hondarra bitartean izena eman bailiteke! Hona hemen diziplina bakoitzaren berri.

Musika eta dantzako lehen urratsak (Artearen lehen ezagutza)

Lehen mailako lehen urtetik goiti, kontserbatorioak hastapen ziklo bat proposatzen du (astean orenbete) dantza, musika eta kantu jardunak elkartuz, gorputzaren, sormenaren eta arterako sentikortasunaren ezagutzan oin harturik. Bada oraindik zenbait leku hastapen ziklo horretarako. Ikasaldia asteazken goizetan da, 10:00etatik 11:00etara, Hendaiako egoitzan.

Dantza klasikoa (1. mailako 2. eta 3. urteak)

Hendaian egiteko badira oraino dantza klasikoko bi ikastaldi eskuragarri. Lehena eskolan lehen mailako 2. urtea egiten ari diren haurrentzat da (1. ziklorako prestakuntza) eta asteazkenero ematen da, 15:30etik 16:30era. Bigarren ikastaldia «1. zikloko 1. urtea» sartzean eskolako lehen mailako 3. urtea eginen duten haurrentzat da; astean 2 ikasaldi ukanen ditu (astelehenetan, 17:30etik 18:30era eta astezkenetan, 16:30etik 17:30era).

Chœur Tutta Voce (6-10 urte artekoentzat) Baionan

Orenbetez abestea, bestelako diziplinarik gabe, taulagaina ezagutzeko, mota anitzeko errepertorio erakargarriak, kontzertuetan parte hartzea. Ez da aurrebaldintza teknikorik, abesteko nahia besterik ez. Ikastaroa Baionan egiten da, astean behin, asteazkenetan, 14:00etatik 16:30era.

Gruppetto Forte (tronboia, tronpeta, tuba, adarra) Baionan

Musika formakuntza musika tresnarekin egiteko baliabide bat da; taldean egiten da molde berritzaile batez, ikasketaren hastapenetik beretik. Talde baliabide horren muina musika tresna musika ikasketaren erdi-erdian kokatu nahia da. Ikasaldia asteazkenero, 14:00etatik 16:30era, Baionako egoitzan.

Zabala modulua

Euskal dantzan gutxienez hiru urtez aritu diren ikasleentzat, Zabala moduluak euskal dantzan hobetzeko aukera ematen du, dantza garaikidea ikastearekin batera. Ikastaldi hori euskaraz ematen da, asteazkenetan, 17:00etatik 20:00etara.

IZEN EMATEA

Kontserbatorioa eskolako lehen mailako lehen urtetik goitiko orori zabalik da, hala hasiberriei nola jadanik ikasiak direnei; kontserbatorioa ororen eskura da eta tarifetan –apalena urtean 176 €- dispentsak egin litezke (familia kozientearen arabera). Argibide orotarako, hona dei dezakezue: +33 (0)5 59 31 21 70 edo e-postaz, hona idatzi: .

Zenbait diziplina heldu amateurrei ere proposatzen zaizkie. Amateurren izen emateak irailean hasiko dira eta bilkura bat eginen da 2022ko irailaren 16, ostiralarekin, 17:30etik 19:30era, Baionako

 

Navigation de l’article