Bi On Be, zure kirol aliatua!

Tresna digital berri bat sortu da Bidasoako bizi eremuko kirol aktibitateen baloratzeko. Publikoari eskaintzen dizkioten aktibitateak eta ekitaldiak dohainik iragartzeko aukera ematen die klubei.

Bionbe.com web plataforma digital kolaboratiboa, mugikorra eta eleanitza da (Fra, Eus, Gazt, Ing), osasunerako eta ongizaterako kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko. Proiektu hau Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako Euroeskualdearen «Euroeskualdeko hiritartasuna» proiektu-deialdiaren irabazlea da, eta Udal Kirol Bulegoak (Hendaia), Be On Sports-ek (Irun) eta Atxaspi Lab-ek (Lesaka) elkarlanean garatu zuten.

● Bi On Be-k Bidasoaren eragin-eremuan dauden jarduera eta ekitaldi guztien ikuspegi egituratua eskaintzen du, bertako biztanle eta bisitari guztientzat eskuragarri bihurtuz. Norbaitek kirol bat, toki bat edo esperientzia bat bizi nahi duenean Bi On Be-n azkar aurkitu dezake.

● Bi On Be-k sistemaren erdigunean jartzen du erabiltzailea, bakoitzak nahi duen moduan kirola bizi dezan eta bere esperientzia guztiak parteka ditzan.

● Bi On Be-k erakusleiho bat eskaintzen die elkarte, klub eta bestelako erakundeei eskaintzen dituzten jardueren balioa nabarmentzeko eta mundu guztiari ezagutarazteko. Sortu zure klubaren orria modu erraz eta dohainik bionbe.com-en, eta iradokizunak eta kontsultak egiteko -era idatzi. Momentuz, Hendaiako klub batzuk agertzen dira plataforma honetan, eta horren funtzionalitateak aldatuz joanen dira hemendik urriaren erdialdera . Zatoz Bi On Be aurkitzera eta “Bober” batean bihurtu.">-era idatzi

Momentuz, Hendaiako klub batzuk agertzen dira plataforma honetan, eta horren funtzionalitateak aldatuz joanen dira hemendik urriaren erdialdera .

Zatoz Bi On Be aurkitzera eta “Bober” batean bihurtu.

Navigation de l’article