Beroteak gero eta sarriago gertatzen zaizkigunez, Frantziak nazio mailako baliabide bat eman du plantan biztanleen babesteko xedez. 2025eko Berote Plana ekainaren lehenean jarri zen indarrean eta irailaren 15 arte izanen da hala; funtsezko zutabea dugu hori bero handiek lekarzketen arriskuen prebentzio eta kudeaketarako.
Izena eman ezazu berote erregistroan
Pertsona ahulen edo bakarturikoenentzat bada udal erregistro bat, berotea gertatuz gero nor bakoitzari egokitu laguntza jaso ahal izateko. Zerbitzua urririk eta isilpekoa da eta bero handien oldeetan sokorria eta sostengua antolatzea errazten du.
Erregistro horretan izena eman nahi duen hendaiarrak GEUZarengana jo dezala:
- Gure webgunean eskura dezakeen inprimaki honen bidez: https://www.hendaye.fr/fr/hendaye-pratique/solidarite-sante/action-sociale/plans-canicule-et-grand-froid/inscription-personne-vulnerable/
- GEUZaren egoitzara zuzenean joz
- E-postaz:
- Honako telefono honetara deituz: 05 59 48 23 10
Erregistroa 65 urtetik gorakoentzat da batez ere, edo ahalmen urritasunen bat dutenentzat, eritasun kronikoren bat dutenentzat edota gizartean bakarturik direnentzat.
Beroteetan egin beharrekoak
Zure hurbilekoen berri erregularki hartu, bereziki ahulen direnena;
Senitartean, adiskide artean edota auzokoen artean antolatu inguruan dituzun pertsona ahulenen egoeraz ohartzeko;
Ez botikak zeure kontura har; zure mediku edota botikariari galde iezaiezu.
Jaten duzuna zaindu
Edan erregularki (egarri izatearen zain izan gabe), ahalaz mineral gehiegi ez duen ura, adinekoen kasuan,1,5 litro ur;
Irensteko arazoak dituztenentzat gel bihurturiko ura edo ur pindartsua lehenetsi;
Ez alkoholik edan;
Ez edan kafeina anitz duten edariak, hala nola kafea edo tea, edota azukre anitz dutenak, hala nola sodak;
Behar beste jan ezazu, egunean zehar banaturik, hala beharrez gero;
Orekaturik elika zaitez, urtsu diren elikagaiak lehenetsiz (fruituak, gordinak, barazkiak, zopa hotzak, konpotak, etab.);
Ez izozturiko produktuak jan edo edan.
Bizitegia egokitu ezazu
Hona hemen etxean freskoan izateko zenbait aholku:
Leihoak eguzkitik babes itzazu: kanpoko leihoak hetsi itzazu. Eguzkitik gordetzeko kanpoko leihorik ez baduzu: isolamendu termikodun kolore argiko erridauak koka itzazu;
Egunean leihoak hetsi;
Leihoak hetsirik, erosoago izateko, haizagailua erabil dezakezu, airea mugitzeko
Arratsean, gauean edota goizean goiz airezta ezazu, kanpoko airea bizitegi barnekoa baino freskoagoa denean;
Bero sortzailerik ez erabili (labea, sutegia, etab.)
Hemen dituzu etxean giro erosoa atxikitzeko bideak eta aholkuak:
vivre-la-chaleur.fr webgunea | Comment garder une température confortable chez soi
Ademe agentziaren liburutegia | Comment garder son logement frais tout l’été ?
Zure jokamoldeak egokitu itzazu
Adinekoak:
Denbora luzeagoa eman ezazu leku freskoetan;
Jantzi egokia, arina, jantz ezazu;
Gorputza erregularki busti ezazu (aurpegia urez ihinztatu, oihaltxo hezeak pasa, etab.).
Haur txiki-txikien kargua dutenentzat:
Haurra giro freskoan atxiki ezazu;
Ez eguneko oren beroenetan aterarazi;
Jantzi egokiarekin, arinarekin, jantz ezazu, eta kapeluarekin;
Edatera eman iezaiozu erregularki.
Kasu eman lehen deshidratazio seinaleei
Desoroso edota ezontsa izanez gero, goaita gabe 15 zenbakira dei ezazu (SAMU) eta auzoko bati laguntza eska iezaiozu.
Berote Plana ala Berote alerta: zein da aldea?
Berote Plana osasun prebentziorako baliabide iraunkorra da, urtero ekainaren lehenetik irailaren 15 bitarte indarrean dena. Eguraldia zeinahi izanik ere da indarrean eta osasun sistema osoa berote handiei buru egiteko prestatzen du.
Berote alerta Météo-France erakundearen eguraldi zaintzako sistemari dagokio. Alerta maila desberdinak ematen ditu indarrean, departamendu bakoitzean diren tenperatura mailen arabera: berdea (begirantzarik ez), horia (begirantza), laranja (begirantza areagotua) eta gorria (begirantza betean).
Elkartasunaren garrantzia
Berote Plana arrakastatsu gertatuko bada, nor bakoitzaren elkartasuna behar da. Inguruan ditugun pertsona ahuletaz arduratzea – senideak, adiskideak, auzokoak– dugu bide eraginkorrena behar gehien dutenak babesteko. Telefono dei soil batek, bisita batek edota laguntza proposamen batek alda dezakete egoera berote handietan.
Bizi ditugun klima erronken aitzinean, elkartasun katea