Hendaiako kultur denboraldiaren sartzea 2025eko irailaren 12an eta 13an izanen da. Bi eguneko animazioak proposatuko zaizkio publikoari 2025-2026 denboraldi artistikoa abiarazteko.
Irailaren 12an, ostirala, piknik musikal bat egonen da Gaztelu Aretoan, Fortissimo Moltoren eskutik. Arratsalde amaieran, kultur denboraldiaren aurkezpena izanen da, eta ondoren, abonatuekin topaketa. Gaualdia Habia hirukotearen (biolina, biola, biolontxeloa) dohaineko kontzertu batekin jarraituko da, eta ondoren, Gaztelu Zahar frontoian aurkeztuko den eta EKO Pyrénées du cirque europar proiektuaren barnean dagoen Le Doux Supplice konpainiaren «En attendant le grand soir» ikuskizuna eskainiko da.
Irailaren 13an, larunbata, animazioa Zokoburuko merkatuan hasiko da, “DJ entre les cagettes” DJ-arekin. Mendi Zolan kulturgunean, publikoak Iñigo Rey-ren «Mugimenduaren kolorea» erakusketa bisitatzeko aukera izango du, irailaren 14ra arte ikusgai. Arratsaldean, mediatekan, Errepublika plazan eta Les Variétés zinegelan gazteentzako tailerrak, Dantza Hirian festibaleko dantza emanaldiak eta 2025eko Antzerkiaren Maiatza jaialdian aurkeztutako Poèmes filmaren emanaldia aurkeztuko dira.
Kultura ttipitatik: Kontserbatorioak ere bere sartzea egiten du
Jakin-min artistikoa haurtzarotik lantzen denez, Udalak arreta berezia eskaintzen die gazteenei sartze kultural honetako programazioan.
Irailaren 12an, ostirala, Maurice Ravel Kontserbatorioak Denentzat Gizarte Zentroko estudioko ateak irekiko dizkie eskolako haurrei, dantza aurkikuntza saio baterako; keinuetan, gorputzean eta adierazpenean oinarriturik, eta lehen irakaspen gisa diseinaturik.
Irailaren 18an, musika tresnak agerian ezarriko dira Les Variétés zinegelan antolatutako aurkikuntza egun batean. Aukera paregabea izanen da haurrek musika munduaren aberastasuna gertutik bizitzeko, kontserbatorioko irakasle eta musikarien gidaritzapean.
IRAILAREN 12TIK 13RA
2025. 09. 12
DENENTZAT GUNEAN
• 9:00etatik 17:00etara: Dantza ezagutzeko atelierrak. Ravel kontserbatorioarekin elkarlanean Denentzat Gizarte Zentroan. Eskolei erreserbatua.
GAZTELU ARETOAN
• 12:00 : Kontzertu-otarrea Fortissimo Molto taldearekin. Zatoz zure piknikarekin!
• 18:30 : Sasoiaren aurkezpena eta pintxo potea. Abonamendua dutenentzat bakarrik.
• 20:00 : Habia taldearen kontzertua urririk eta orori zabalik.
FRONTON GAZTELU ZAHAR PILOTALEKUAN
• 21:00 : « En attendant le grand soir » Le Doux Supplice konpainiarekin.
2025. 09. 13
ZOKOBURUKO MERKATUAN
• 10:00 : « DJ entre les cagettes »
MENDI ZOLAN
• 10:00etatik goiti : « Mugimenduaren kolorea » erakusketa.
MEDIATEKAN
• 14:00 : « Les fauteuils qui racontent des histoires » atelierra Co-Lithai artistarekin.
ERREPUBLIKA PLAZAN
• 17:30 : « Honest » Kiko López konpainiarekin & « Unarys » Eszer konpainiarekin.
CINÉMA LES VARIÉTÉS ZINEGELAN
• 18:30 : « Fikziohesia » Kalte kolektiboarekin.
• 19:15 : Pintxo pote.
• 19:45 : « Poèmes ». Berriz ere datorkigu 2025eko Antzerkiaren Maiatzean ezagutu genuen film bikain hura!
2025. 09. 18
LES VARIÉTÉS ZINEMAN
• 9:00etatik goiti: Musika tresnak ezagutzeko atelierrak: sokak, haizeak, kobreak. Ravel kontserbatorioarekin elkarlanean. Eskolei erreserbatua.
Xehetasun guztiak eta egitarau osoa:
www.hendaye-culture.fr