Hiriak Musikolore festibalaren 3. edizioa aterpetuko du ekainaren 30etik uztailaren 3ra, udaren hastapena markatzen duen hitzordua, munduko musikei eskainia.
Afixaburu Angélique Kidjo kantari benindarra, munduko musika garaikidearen norki ospetsua, eta Puerto Candelaria talde kolonbiarra, cumbia, jazz eta antzerki-elementuak nahasten dituen mundu-eszenikoagatik famatua, izanen ditugu.
Kolonbian, Puerto Candelaria azken urteetako musika-proposamen ausartena, eztabaidatuena eta berritzaileena da. Taldea estilo berezi batekin nagusitu da, jazz kutsuz aberasturiko cumbiaren inguruan eta kontakizun- eta ironia-alde azkar batekin eraikia. Latin Grammy bat irabazi zuen eta zenbait aldiz izendatua ere izan da. Ohiko kontzertu baten formatuaz gain, balentria motako ikuskizun bat proposatzen du.
Cumbiam’bero tokiko taldeak segurtatuko du gaualdiaren estreinaldia, cumbia modu garaikidean berrikusiz. Tropikoko erritmoek, sutan diren kobreek eta lelo liluragarriek eramanik, kontzertu hori taldea taula gainean ikusteko azken aukera ere izanen da, kideek iragarri duten atsedenaldia baino lehen.
Angélique Kidjok, Afrikako pop musikaren ikonoak eta bost Grammy Awardsen saridunak, hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea estaltzen duen errepertorioa aurkeztuko du, mendebaldeko Afrikako musika tradizionalen eta funk, jazz edo pop estiloen arteko nahasketak markaturik. Apirilak 24an aterako den “HOPE!!” deitu diskoak belaunaldien arteko elkarlanak eta erresilientzia, elkartasuna eta itxaropenari loturiko gaiak ditu agerian ezartzen. Emaztearen ahots harrigarriak eta nortasun eszenikoak bizitasun eta argitasun berezi bat ematen diete bere kontzertuei, publikoarekiko lotura azkar batek hazirik.
Afro-soul, musika elektronikoa eta hip-hop nahasten dituen Afrika Bibangek segurtatuko du lehen partea. Bere lana, Europan nortasun eta ondare afro-ondorengoen gaiak dituelarik ardatz, Fermin Muguruza, Kepa Junkera edo John Cale bezalako artistekin eginiko elkarlanek markatu duten ibilbidean kokatzen da. Bere etorrerak festibalaren izpiritua itxuratzen du, tokiko musika-mundua eta nazioarteko musika-dinamiken arteko lokarri bat josten duena.
Egitarau horren bitartez, festibalak Afrika eta Latinoamerikaren arteko musika ibilbide bat proposatuko du, tradizioak eta mugimendu garaikideen arteko kultura-nahasketa, transmisioa eta elkarrizketaren dinamikak argitan ezarriz.
Ekitaldia osatuko du urririkako kontzertu batek, Errepublika plazan, baita zinema gaualdi batek ere «Germaine Acogny, l’essence de la danse» (Germaine Acogny, dantzaren funtsa) dokumentalaren inguruan, Ipar Euskal Herriko Maurice Ravel Kontserbatorioarekin lankidetzan.