2026ko kanpaina 2025eko abenduaren 10ean hasiko da. Desmartxak linean, Herriko Etxean, edo Eremu Publikoaren Kudeaketa sailean egin daitezke.
Nola egin?
- Linean: https://hendaye.e-habitants.com/login
- Herriko Etxean: astelehenetik ostiralera 9:30etik 11:30era eta 13:30etik 17:00etara.
Ohiz kanpoko itxierak: abenduaren 17 eta 18an, abenduaren 25etik urtarrilaren 4ra eta urtarrilaren 19tik 21era. - Eremu publikoaren Kudeaketa sailean (Hondarraitz auzoan): Elorri Xuri karrika, 10, astelehenetik asteazkenera 8:30 – 12:00.
Itxia urtarrilaren 5etik 7ra.
Xehetasun baliagarriak
- Hondarraitz auzoan, urte osoan ordaindu behar da (Florida, Laranjondo, Ababor eta Istribor aparkalekuak izan ezik, ekainaren 15a arte dohainik).
- “Hilabeteko egoiliar” forfaita, 20 eurotan, eskura dezakete auzoko establezimendu kudeatzaileek.
- Flowbird aplikazioa ixten da. Zuen abonamenduetarako, orain Easypark erabili beharko duzue.
Xehetasun gehiago: Aparkatzea: Abonamendua hartzen dut