Arte irakaskuntzarako elkarteen besta

Denentzat gunean arte irakaskuntzarako areto partekatuak erabiltzen lehen ikasturte bat egin ondoren, kultura zerbitzuak gunea baliatzen duten elkarteek besta egin dezatela proposatzen du.

Uztailaren 3an, asteazkenarekin, 17:30etik goiti, hainbat jardun izanen dira lantegiekin, erakustaldiekin eta inprobisazioekin Denentzat gizarte zentroan, Richelieu karrikan (Intzura).

Hamar elkartek erantzun dute kultura zerbitzuaren gonbitari beren jarduna aurkezteko.

Milesker elkarte hauei: Agora, Alma Gitana, Capoeira, Dantza Carioca, Zirko eskola, Fit Form, Argentinar Tangoa, Théatre des Chéchénias eta Chimères konpainiak, Via Corpo.

Les Petites Têtes dans les Nuages elkarteak eztitasun erakusmahaia ukanen du.

Jende orori zabalik da jardunaldia eta 2019ko irailetik 2020ko ekaina bitarte Denentzat gunean eskainiko diren jardunak ezagutzeko aukera izanen da.

Ez duda egin eta zatoz une goxoak partekatzera bozkariotan eta umore onean. Sartzea libro eta orori zabalik.

EGITARAUA

  • 17:30 – Lorioan: Besten abiatzea Capoeirarekin
  • 18:00 – Irakaskuntza aretoan: Lantegia Théâtre des Chéchénias taldearekin – 30 min
  • 18:00 – Ikuskizunen aretoan: Irakurketa antzeztua Agora – 30 min
  • 18:00 – Dantza aretoan: Capoeira lantegia – 30 min
  • 18:30 – Irakaskuntza aretoan: Zirko lantegia – 30 min
  • 18:30 – Dantza aretoan: Fit Form lantegia – 30 min
  • 18:30 – Irakaskuntza aretoan: Fit Théâtre des Chimères –  30 min
  • 18:45 – Lorioan: Argentinar tangoaren erakustaldia – 15 min
  • 19:00 – Lorioan: Carioca lantegia – 20 min
  • 19:25 – Ikuskizunen aretoan: Carioca erakustaldia – 15 min
  • 19:45 – Lorioan: Via Corpo berehalako osaketa – 15 min
  • 20:00 – Lorioan: Alma Gitana erakustaldia – 30 min

Irakaskuntza aretoan proposatzen dituzte elkarteek beren ikastaroak ikasturte osoan zehar.

Dantza aretoa kontserbatorioko ikasleentzat da; salbuespenez, uztailaren 3an lantegi bat egin liteke oinutsik edo txapinetan (Capoeira eta Fit Form).

Lorioa aretoen kanpoaldea da eta eguraldia ona bada hor arituko gara; bestela, Denentzaten ikuskizunen aretora bilduko gara

 

 

 

Navigation de l’article