Hegoaldea hiri-barnearen berritzeari bide egiten

Badira 18 urte higiezinen hiri proiektu handi hori abiatu zena eta azkenik gauzaturik dugu. Konplexutasun juridikoagatik eta arkitekturazko balentria izanik etorkizunerako erronka zuen. Halarik ere altxatua izan da erronka. Ekainaren 25 honetan ireki zen lehen aldiz “Hegoaldea” multzo horren bigarren zatia. 

Hiriko zauri bat desagertu zaigu

Oroitzen direnentzat, eraikin horren lekuan betoizko lauza bat genuen, 15 metro beherago, “hiri zauri bat kable eta katenaria oihan batekin” gogoratu digu Kotte ECENARRO auzapezak, eta “hiriaren erdigunea bi zatitan ebakitzen zuen burdinbide bat, geltokiaren auzoaren eta erdigune historikoaren artean. Eragiketa honek lotura egiten du orain bi bide nagusien artean, De Gaulle hiribidearen eta Hostailbidearen artean, hiri-barnea biziarazten duen bizileku batekin”.

Leku publikoak, bizileku pribatuak eta saltegiak batzen dituen proiektu elkarretaratzailea

Saltegiak eta zerbitzuak, 324 bizitegi, haietan 65 alokairu lagundukoak, Pirinio Atlantikoetako lehen alokatzailearenak, Office 64 de l’Habitat erakundearenak, et 190 aparkatzeko leku dira multzoan. Bizileku pribatu eta publikoen eragiketa horrek, bizitegi lagunduekin, arteko bizitegiekin eta erosteko bizitegiekin, gizarte mistotasuna dakar, hau da, Herriaren jokagai nagusietako bat.
Multzo hori, orain, hendaiar anitzi zaie baliagarri, bizimodu anitzeko hendaiarri: 30 urtez peko gazteei, familia gazteei edo guraso bakarreko familiei, adinekoei…

Goiz honetan, proiektuaren eragile pribatu guztiek, KAUFMAN & BROAD, DOMOFRANCE, CDC HABITAT SUD-OUEST eragile pribatuek, bai eta erakundeek ere, Claude OLIVE, OFFICE 64 DE L’HABITAT erakundearen lehendakari, Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren lehendakariorde eta Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakariorde denak, bai eta Kotte ECENARRO auzapezak, guztiek erran dute proiektua kalitatezkoa dela eta Hendaiako Herriko Etxea goretsi dute erronka konplexu hori altxatu duelako.

Kotte ECENARRO (pdf - 60,84 KB - nouvelle fenêtre) auzapezaren mintzaldia irakurri

Hegoaldea alokairu lagunduko bizitegien multzoa

Hendaian higiezinen eragiketa hori gauzatzean, KAUFMAN & BROAD etxe eragileak OFFICE 64 erakundeari eskatu zion alokairurako 65 bizitegi eros zitzala bururatze bideko egoeran (VEFA), bi eraikinetan banaturik (B7 Iparra eta B7 Hegoa) eta hiriaren erdian kokaturik zirenak.
Proiektuak 21 bizitegi PLUS ditu (10 T2, 7 T3, 4 T4), 28 bizitegi PLAI ( 1T1, 12 T2, 10 T3, 5 T4) eta 16 bizitegi PLS (8 T2, 6 T3, 2 T4), bai eta 41 aparkatze leku lurpean eta 7 aire zabalean.
Etxe eragile pribatuen, gizarte laguntzako alokatzaileen eta kolektibitateen arteko horrelako proiektuak eraikitze gaietan den dinamikari jarraitu ohi zaizkie bizitegien beharrei erantzuna emateko eta gizarte mistotasuna bultzatzeko asmoz.

Eragiketaren diruztapena

Kostu prezioa: 8 259 808 €

  • % 9 Dirulaguntzak
    > Estatuak  182 420 €
    > Herriak  180 161 €
    > Hego Lapurdiko Hiriguneak 79 725 €
    > Departamentuak 318 500 €
    Orotara 760 806 €
  • % 75 Maileguak
    > Caisse des Dépôts et Consignation 6 039 002 €
    > % 1 Biltzaileak:
    Cilgere 40 000 €
    Alliance Territoire 120 000 €
    Orotara 6 199 002 €
  • % 16 OFFICE64 erakundearena
  • OFFICE64 erakundearen funtsak 1 300 000 €

 

Navigation de l’article