Hiru erretreta herriko eskoletan

Patrick COUET-LANNES, Lizardiko lehen mailako eskolaren zuzendaria, Nathalie PELAGE, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (Hondarraitzeko lehen mailako eskola) eta Véronique TREBUCHET, ikasgelatik kanpoko eskolen irakaslea (lehen mailako Jean Jaurès eskola) erretretarako eskubideaz baliatu dira.

Bi irakasle horiek eta zuzendari horrek erretreta hartzen zutela eta Hendaiako Herriak ekitaldi bat antolatu zuen ekainaren 21ean. Ekitaldi horretan, Kotte ECENARRO auzapezak eskerrak eman zizkien, Herri Biltzarraren izenean, egin duten lan guztiagatik eta erakutsi duten engaiamenduarengatik. Lehen hautetsiak gogora ekarri zuen muga ondoan izateagatik herriak duen berezitasuna eta horrek dakarzkion zailtasunak eta itxaropenak ere, Errepublikaren Lehendakaritzaren zerbitzuekin ukan duen eztabaidan azaldu bezala.

Baldintza hoberenak zuzendari izateko

Ohi den bezala, Herriaren opari bana jaso zuten. Patrick COUET-LANNES zuzendariak honako esker hitz hauek eman zituen: “Nik 13 urtez lan egin dudan eskola hori atsegin bizikoa gertatu zait, ikasle nola irakasle kartsuekin, lantalde egonkor eta bat eginarekin, beti gero eta jende gehiagorekin, adi genuen hierarkiarekin, anitz maina eskaini digun herriko etxearekin, zuhaitzez bete ingurune batean,
herriko beste eskoletako lankideak beti elkartasunean ukan ditugularik, beti laguntzeko prest ziren langileekin eta begiramenez tratatu gaituzten eta beti proiektuak sostengatzeko prest ziren gurasoekin” aipatu du.

Erretreta ongi merezia

Erretretan zer eginen duten galdetu eta haietako bakoitzak badu zerbait gogoan: Ribarrouy bere herriko politikan engaiatzea eta Sud Ouest egunkariari zerbitzuak proposatzea zuzendariaren kasuan, gazte zelarik kazetaritza urtebetez ikasi baitzuen; historia ikasketei berriz ekitea, euskara gehiago ikasi eta kantu talde batera lotzea Nathalieren kasuan; zenbait bidaia egin, irakurri, zinemara joatea… Hendaiaz gozatzea Véronique-k. Ez da dudarik aspertu ez direla batere aspertuko. Erretreta on dezazuela!

Navigation de l’article