Aste Urdina urriaren 2tik 7ra iraganen da

Bere adinekoen aldeko politikaren baitan, Hendaiako Herriak, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, publiko horri eskainitako aste bat proposatzen du, partaide anitzekin elkarlanean.  Aurtengo gai nazionala hauxe da: “Adinekoak ikusteko dugun so moldea alda dezagun, uste komunak hauts ditzagun”.

EGITARAUA:

URRIAREN 2an (igandea)

10:30-14:30 – Gaztelu Aretoan

  • ONGIZATE TAILERRAK

Irudi aholkularitza, egunerokoan ezin ederrago izateko.

Morfologia: aholku pertsonalizatuak zure eguneko jantziei buruz. Kolorimetria: balorean emanen zaituzten koloreak ezagutu.

  • MAKILLAJEA ETA BERNIZA “Ederrena dantzatzera joateko”.

15:00-18:00 – Gaztelu Aretoan

  • TE DANTZALDIA

Danse Génération 64 elkarteak animaturik

URRIAREN 4an (asteartea)

12:00-14:30 – Gaztelu Aretoan

  • KANTU BAZKARI PARTEKATUA

Ekarri zure bazkari-saskia, eta nahi baduzu, parteka ezazu. Kuxk ** taldeak animatuko du bazkaria (euskal kantu herrikoiak).

15:00 – Gaztelu Aretoan

  • ANTZERKI ARRATSALDEA “ADOPTEUNJEUNE.COM”

Maillâges elkartearen “Adopte un jeune.com” ikuskizuna. Bi adineko andere eta gazte batzuen arteko topaketaren eta elkarbizitzaren kontaketa antzeztua. Bakardadearen kontra borrokatzeko gonbidapena.

URRIAREN 5ean (asteazkena)

14:30-16:30 – HAIZPEAN Zahar Etxean

BELAUNALDI ARTEKOA

  • Baserri ibiltariaren bisita Etor zaitezte familiarekin, ahuntz eta txerri ipotxak, astoak, untxiak, oiloak, ahateak, antzarak… ikustera.
  • Besta eta kirola hendaiako historia txikian: Alain Butori-k galdetegi baten laguntzaz kontaturik.
    Bideo aurkezpen bati esker, Euskal Bestaren erdi-erdian gara, eta gure kirolari ospetsuenak ezagutzen ditugu. Etengabeko galdetegi batek Hendaiako Historia txikian, gure Historian murgiltzeko aukera ematen digu.
  • Smoothie bizikleta baten pedalei eragin, fruitu zukuak egiteko: Recycl’arte elkartearen eskutik **
  • Egurrezko talde jokoak: Aisialdi zentroen parte hartzearekin.

Animazio guzietan parte hartzeko IZENA EMAN behar da.

URRIAREN 7an (ostirala)

Denentzat Gizarte Zentroan

GORMANDIZA eta ANTZERKI GAUA **

  • 19:00 – Denentzat Gizarte Zentroko, Sénioriales bizitegiko eta HAIZPEAN Zahar Etxeko adinekoek prestatu pintxoen dastaketa.
  • 20:00 – Antzerkia “Panique en salle d’attente”

BELAUNALDI ARTEKOA Eskolaldi inguruko jardueretan eta aisialdi zentroetan, aitatxi-amatxiak gonbidatuko dira joko eta tailer batzuetan parte hartzera.

Zatoz informatzera.

GEUZaren eta bere PARTAIDEEN egiturak hor izanen dira animazio guzietan.

**Ele bitan mintzatuko dira: Caser Residencial Betharram.

Izen-emateak 05.59.48.23.10 telefonoan Irailaren 24a aitzin. Denei irekia. Dohainik.

 

 

 

 

Navigation de l’article