Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea abian ematea

Irailaren 23 ostiraletik urriaren lehena larunbat bitartean, Hendaiako Herriak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak berriz ere mugiarazi nahi dituzte elkarteak, enpresak, kirol klubak, udal zerbitzuak, eskolak… zortzi egunez elkarrekin eraikitzeko Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astearen 2022ko aldi berri hau.

Lantegiak, erakusketak, zine-eztabaida arratsak, itsas ibilaldiak edo baita une ludikoak ere… hamazortzi hitzordu haur nola helduentzat; besteak beste, irailaren 28ko klima aldaketaren eraginei buruzko mintzaldia, zeina Euskal Hirigune Elkargoak urriaren 8tik goiti proposatu KLIMA astearen aitzineko urrats hendaiarra izanen baita.

Baina egitarau honetan proposatzen zaizuenaz gain, dela senideen artean, edo zuen zerbitzuan edota zuen enpresan, zuen eskolan, zuen elkartean, Garapen Iraunkorraren Aste honen karietara mugi zaitezten proposatzen dizuegu, gogoeta egin eta etorkizun iraunkorrerantz elkarrekin aitzin egiteko aukera ematen diguten ekimenak plantan eman ditzagun.

Eragiketa honek ekitaldi baten ekoasmakuntzarako gutuna sinatzeko aukera eman die partzuer diren hiru elkartei (IEZI-CPIE, GEUZ, YCH); gutun horrek beraien jardunetan ekologia arrastoa murriztera behartzen ditu.

Ekintza guztiek kontatzen baitute, guztiok izan gaitezke eragile gure gizarteak iraunkorki aldatzeko. Eguneroko keinutxoak ere garrantzizkoak dira.

MOMENTU NAGUSIAK

  • Irailaren 23tik urriaren 1era
    • Garapen jasangarria – ate irekiak mediatekan – Hendaiako mediatekan – Denentzat – Urririk
  • Irailak 23 ostirala
    • 19:00: Erakusketa “Pour ma santé mentale, agissons pour notre environnement” – Mendi Zolan kulturgunean- Denentzat – Urririk
  • Irailak 24 larunbata
    • 10:00-12:00:  Erakusketa “Rivages en mouvement” – Asporotsttipi Erlaitzaren Etxean – Denentzat – Urririk
    • 15:00-17:00: Etxe garbiketarako produktuak eta kosmetiko naturalak fabrikatzeko tailerra – Asporotsttipi Erlaitzaren Etxean – Denentzat – Urririk
      Izen-ematea: +33 (0)5 59 74 16 18
  • Irailak 25 igandea
    • 14:00-17:00: Itsasaldea itsasotik ezagutuz – Yacht club Hendaia – Sokoburuko atseden portuan – Denentzat – Urririk
      Izen-ematea (leku mugatuak):
  • Irailaren 26tik 30era
    • Ikasturte berrirako mugikortasun apustua – San Bixente ikasgunean – Askapena karrika, 1
  • Irailak 27 asteartea
    • 14:00-17:00: Itsasaldea itsasotik ezagutuz – Yacht club Hendaia – Sokoburuko atseden portuan – Denentzat – Urririk
      Izen-ematea (leku mugatuak):
    • 14:30-17:00: “Repair kafea/Gauzen konpontzeko” – Denentzat gizarte zentroan – Denentzat – Urririk
      Izen-ematea: www.recyclarte.org
  • Irailak 28 asteazkena
    • 9:00-12:30: Bil Ta Garbi eta les petits popotins – Informazio mahaiak – Denentzat – Urririk
    • 10:00-12:00: Aniztasun biologikoari buruzko goiz ludikoa – Herriko ludotekan – Familientzat, 6 eta 14 urte arteko haurrentzat – Urririk
      Derrigorrezko izen-ematea: +33 (0)6 76 75 74 62
    • 15:00-18:00: Zine-tailer krakada “Superasticot” eta “Bee wrap” tailerra –  Les Variétés zinegelan – Denentzat, familientzat, ikastetxeentzat, aisialdi zentroentzat – Prezio bakarra: 4 euro
    • 18:30-20:00: Hitzaldia “Klima aldaketaren ondorioak” – Gaztelu Aretoan – Denentzat – Urririk
  • Irailak 29 osteguna
    • 18:30-20:00: Hitzaldia “Permakultura trantsizio ekologikoa errazteko” – Baleak elkartean – Denentzat – Urririk
  • Irailak 30 ostirala
    • 14:00-17:00: Itsasaldea itsasotik ezagutuz – Yacht club Hendaia – Sokoburuko atseden portuan – Denentzat – Urririk
      Izen-ematea (leku mugatuak):
    • 20:00-22:30: Zine gaualdia “Garapen jasangarria” – “Animal” – Les Variétés zinegelan – Denentzat – Prezio bakarra: 4 euro
  • Urriak 1 larunbata
    • 15:00-17:00: Landare pintura sortzeko ikastaroa: Asporotsttipi Erlaitzaren Etxean – Denentzat – Urririk – Izen-ematea: +33 (0)6 18 33 03 62 –
    • 17:00: “Birds of america” – Les Variétés zinegelan – Denentzat – Prezio bakarra: 4 euro

Ez ahantz izena ematea leku ezberdinetan, animazioetan parte hartzeko.

Xehetasunak:  Ikusi webgune honetan : : CPIE littoral basque

Erakunde horiekin elkarlanean:

  • Partaideak: IEZI Euskal Itsasbazterra, Euskal Hirigune Elkargoa, Eskualdeko Osasun Agentzia, Bil ta Garbi, Itsasbazterreko Kontserbatorioa, elkarteak : Recycl’Arte, Permaculture Maïa, Yacht club Hendaye, Hendaiakoop, les petits Popotins, Taka, Baleak elkartea, GEM phoenix, Pik’Ofil, Arriskua
  • Babesleak: Trantsizio Ekologiko eta Solidarioaren Ministerioa, Akitania Berria Eskualdea, Aturri-Garona Uraren Agentzia

 

Navigation de l’article