Hendaiako Herriko Etxeak Frantziako kobratze enpresa batekin hitzarmen bat adostu du, CARE bulegoa, ordaintzeko epez kanpo dauden atzerritarrei ezarririko aparkamendu isunen onez oneko kobratzea abian jartzeko.
CARE bulegoak Espainiako ML INTERNATIONALE kobratze enpresari ahala eman dio; egoitza soziala Madrilen du eta Espainiarako kobratzearen ardura hartzen du.
2018ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu den ordainpeko aparkatzea zigorgabetzeko legetik goiti, administratiboki aparkamendu isuna eremu publikoan ordainpeko aparkatzea ez ordaintzeagatik sorturiko faktura bat dela gogorarazten dugu eta eperik ez zaio aplikatzen. Ondorioz, urraspide hori legezkoa da.
Plantan ezarririko prozedura enpresarena da; gaur egun 2 200 gutunei dagokie eta QR KODEAren erabilera segura da.
Argibide gehiagorako, ML INTERNATIONAL enpresarekin harremanetan sartu:
Tél. +3 46 72 85 69 08
SMARTCARE enpresaren oharra
SMARTCARE enpresak honako xehetasunak ekarri nahi ditu enpresari buruz aipaturiko elementuei dagokienez:
SMARTCARE kobratzean berezituriko enpresa bat da. Ildo horretatik, Frantziako Herriko Etxeak aparkamendu isunak onez onean kobratzen laguntzen ditu.
Arazo hori gai adierazgarria da elkargo ugarirentzat, batez ere mugakoentzat, atzerriko ibilgailu anitz etortzen zaizkielako.
Betekizun zorrotz horren mugetan, eta nazioarteko kobratzearen eraginkortasuna bermatzeko gisan, SMARTCARE enpresa atzerriko kobratze enpresekin elkarlanean aritzea eramana da, tokiko legediei egokituriko eskumen operatiboak dituztelarik.
Testuinguru zehatz horretan, ML INTERNATIONAL enpresari ahala eman diogu Espainian matrikulaturiko ibilgailuei ezarririko aparkamendu isunen onez oneko kobratzean esku har dezan.
Elkarlan hori kontratuzko muga jakin batzuetan finkatua da, aplikagarri diren legezko neurriekin bat eginez.
Gure esku hartze guziek indarrean diren araudiei jarraikitzen dietela azpimarratu nahi dugu, elkargoak aparkatzeari loturiko zorrak modu zuzenean eta eraginkorrean kudeatzen laguntzea delarik helburua. Halaber, Hendaiako Herriko Etxearekin legeak dioen bezala finkaturiko mandatu baten esparruaren ildotik doaz.
SMARTCARE enpresa gardentasun, legezko araberakotasun eta partaideekin eta elkargo publikoekin elkarlan arduratsu baten urraspidean engaiatua da guziz.